Lexique

musker

Muskerra aurpegira igoz gero, ondorio horretatik sendatzeko zazpi herritako kanpaiak entzun behar ditu eta, gainera, muskerrak ukituari zazpi gona gorri jantzi behar zaizkio.

Musker, suge eta antzeko piztiei buruz hil esanez gero harri baten gainean mihiaz hiru bider gurutzea egin eta beste hainbeste bider muin egin behar zaio. Gero harria urrutira bota behar da, haren zarata entzun gabe.

Muskerra agertzen bada edo kantari ari bada, sugea hurbil dabilelako seinalea.