Lexique

mimitxor

Neska-mutilak aritzen ziren mimitxorren, eta jokoa hasi baino lehen, korroan jarri eta ondorengo hau esaten zuen batek: "Don-don-ite-sakitis-sakiti-fuera-doña-Petra-sala-muera-tukisiera- fuera". Gauza bera errepikatzen zuten behar adina aldiz, jokalari kopuruaren arabera, eta azkeneko "fuera" egokitzen zitzaienak jolaskideen atzetik abiatzen ziren, baina aldiko harrapatzaile bakarrak egin behar zuen lasterka "topo eman gabe" ihes zihoazenen atzetik. Harrapatutakoa horma kontra eramaten zen, segitzailetakoren batek zainduta, eta jokoak aurrera egiten zuen, harrapatuak katean "preso" jartzen ziren bitartean. Zenbat eta preso gehiago, orduan eta zaintzaile gehiago jartzen zen. Ihesean zebilenetako batek "soka" edo katean egonetakoren bat ukitzen bazuen, "mimitxor" esatearekin batera "presoak" libre geratzen ziren ihesari emateko. Hori galarazteko, zaintzaileak aski zuen asmo horrekin zebilena aldez aurretik ukitzearekin. Iheseko guztiak harrapatu eta katean jarritakoan ematen zitzaion amaiera jokoari. (Berastegi)