Lexique

matraka

mailu.

Kisket edo zurezko mailutxoak (bat edo gehiago) dituen zurezko ohola izaten da. Gora eta behera astinduz, goitik behera eta behetik gora, kisket gisako mailuak jiratu egiten dira, goian eta behean joz. Karrakak eta kalakak bezala, Aste Santuko ospakizunetan erabiltzen da. Lizarraldean “martillos eta completas” deitzen diete. Azken hauek mailu bakarrekoak dira; atzealdetik kirtena dute eta esku bakoitzean bat harturik ezkilatxoak balira bezala jotzen dira. “Completas” izena, Aste Santuko elizkizunetarako dei egiteagatik hartuko zuen noski. Aralar magaleko herrietan ere erabiltzen dute Eguberrietan matraka handi bat. Gehienetan jotzaileak haurrak izaten badira ere, helduek ere jotzen dute matraka hori.