Lexique

mailukatu

Eskea izendatzeko beste izen bat da eta zenbait herritan Inauterietan egin ohi zen, gero bildutakoarekin otordu bat egiteko.

Azkaraten, festa ospatzeko, San Joan bezpera arratsean bi mutil talde ateratzen ziren, aterik ate honako hau kantatuz: "Atxekoandre zabala / leku oneko alaba / bidean gatoz informaturik / limosneroa zarela". Zikoitza zenari honela kantatzen zioten: "Armarioan sagua / kontrarioa katua / etxe hontako limosnarekin / ez da beteko zakua". Apaizari honela kantatzen zioten: "Intxaurrak eder hostoa / Kaliza zilarrezkoa / Meza emanzale ondrosoa / da abade Azkaratekoa".

Gorritin puska-biltzekoek hau kantatzen zuten: "Iaz San Joan, San Joan zen / bihar San Joan Bautista / Jesukristoren lehengusua zen / San Joan Ebanjelista".