Lexique

lizar

Herri-medikuntzaren arabera, zuhaitz honen hostoa bronkitisa eta erreuma sendatzeko gomendatzen da: (fraxinus, fresno, frêne, ash).

Lizar-abarrak San Joan goizean etxeko sarreran ezartzea, gaitza eta erauntsia uxatzeko, usadio arrunt eta orokorra izan da; halaber, lizar-hostoa San Joan sorta edo erromiletaren osagaietako bat izan da.