Lexique

lihogintza

Etxe batean lan eta jai egiteko bilera, liho-prestatzearen inguruan. Neska gazteek antolatzen zuten eskuarki eta mutilak gonbidatzen zituzten bertara. Jaia arratsean hasi eta gau berandura arte luzatzen zen. Jan, soinua jo eta dantza egiten zuten. Amaieran mutilak etxera laguntzen zuen neska.