Lexique

laute

Udare itxura duen erresonantzi kaxa, kirten edo giderra afinatzeko larako-etxearekin, eta sei sokapare dituena. Gaur egun ia erabat galdua bada ere, garai batean garrantzizkoa izan zen. Informazio gutxi badugu ere, garbi dago “errondailak”, “estudiantinak” eta antzeko soka-taldeak, XIX. mendeko Euskal Herriko herri askotan ezagutzen zirela. Oraindik ere, ikus eta entzun ditzakegu halako talde gutxi batzuk gure herrietan, Bizkaiko kostaldeko (Lekeitio, Mundaka...) eta Nafarroako Erribera aldean bereziki. Azken honetan mantendu da halako musika-taldeen ohitura, berezko estiloan eta herriko kulturarekiko loturarekin, besteak beste “jotaren” laguntzaile bezala.