Lexique

lau-hortz

Besabearen antza eta helburu beretsua duen lanabes hau batez ere lur lauetan erabiltzen da. Hortzek, 40 zentimetroko zabaleran banatuek, 45 zentimetroko luzera izaten dute eta lerro uhindua dute goranzko erremate zorrotzarekin. Zeharraga batez elkarturiko bi helduleku ditu eta horiez baliatzen da nekazaria lanabesa gidatzeko.