Écoles basques

Larramendi Ikastola

Mungia (1967)

Larramendi ikastola izango zena, 1967ko irailean jarri zen martxan. Mungiako ikastolaren jaiotzak bat egin zuen denboran Bizkaiko Ikastolen mugimendu orokorrarekin. Hasierako garai haietan ez zuen izenik ezta ikastola bezala funtzionatzeko baimenik ere. Hori dela eta, Mungiako herriak ikastola izenez ezagutzen zuen. Zazpi ikasle eta andereño bakar bat izan ziren ikastolako aitzindariak.

Ikastolaren lehenengo egoitza Mungiako San Pedro Elizako lehenengo solairuko alde batean kokatzen zen gela bat izan zen. Gurasoek Elizari klaseak emateko baimena eskatu zioten eta parrokoak oniritzia eman zuen. Ikasgela bakar batekin hasi zen. Ikasleen gurasoak garbitu, txukundu eta margotu zuten. Hurrengo urteetan, ikasleen kopurua handitu ala ikasgela kopurua ere areagotuz joan zen. Baimen ofizialik eta bitarteko ekonomikorik ez bazituzten ere, ikastolako bultzatzaileek tinkotasun eta adorez egin zuten lan.

Ikastolak garai hartan, egunez eguneko arazoak konpondu behar izan zituen. Ez zegoen Batzarrik eta eskola kanpoko arazo txikienak era boluntarioek konpontzen zituzten. Boluntario hauek ilusio eta borondate onez egin zuten lan, ikastola aurrera ateratzeko. Ikastola lehenengo aulki eta mahaiak Mojen ikastetxeak eman zizkion berriak erosi arte.

1970. urtean ikastola legeztatzeko lehen urratsak ematen hastea erabaki zuen. Lehenengo urratsa ikastolari izen bat ematea izan zen eta helburu hori bete asmoz bildu zen Batzarra. "Larramendi" izena jartzea proposatu zuten eta Batzarrak ahobatez onartu zuen egindako proposamen hau. Ikastolak jadanik izenik bazuen ere, auzi ofizialetan "Escuela Parroquial Larramendi" erabiltzen zuen.

Garai hartan arazo ugari egon ziren, batez ere heziketa, irakaskuntza edota aurrekontuen plangintza zehatzik ez zegoelako. Arazoak borondate onez eta elkarlanarekin konpondu ziren. Aurreikuspena eskasa zen, etorkizuna ezezaguna baitzen. Urtero urtero haur eta guraso gehiago zeuden ikastolaren proiektuan parte hartzeko prest.

Garai hartako arazoetariko batzuk honakoak ziren: ez zegoen testu libururik euskaraz, ikasleagoaren titulazioa (laguntzaileak), inoiz ez ziren ikasgeletako neurriak, kiroletarako azpiegiturak, teknologia eta abar, baina baita elebitasun arazoak, kontzientziazioa, ezarpena, garapena, lehenengo hausnarketak, metodologiak, Bizkaiera-Batuaren liskarrak ere.

Ikasgela edota azpiegiturei dagokienez ikastola zaharkituta zegoen, beraz, aurrera ekiteko planteamendu orokorra behar zuten arazoei behin-behineko irtenbidea eskainiz aurrera egin behar zen. Urteko ikasleen kopuruak gora egiten zuen heinean, ikasgela eta irakasle berriak beharrezkoak ziren. Batzarren zenbait guraso eta parrokoa azaro hauek konpontzen saiatzen ziren. Azkenean, gurasoek aretoak uzten zituzten.

1975/76. ikasturtean ikastolak ez zuen ikasgela nahikorik. Beste ikastola eta ikastetxeekin harremanetan jartzea ere erabaki zen (Sopela ikastola, Mojen kolegioa...) Larramendi ikastolako ikasleek ikastetxe hauetan bere ikasketak jarrai zitzaten. Ikastolak aurrera egiten zuen heinean, erabakiak gero eta garrantzitsuagoak ziren.

1978. urtean eta ondorengoetan, ikastolaren etorkizuneko kokapena eztabaidatzen zen. Ordurarte OHO bukatzen zuten ikasleak, ikasketak amaitzeko, beste ikastetxe batzuetara bidaltzen ziren. Urte honetan Batzar orokorra ospatu zen. Batzar hartan, eguneko punturik garrantzitsuena ikastolaren etorkizunerako toki egoki bat aurkitzea izan zen.. Batzorde Eragileak toki egoki bat aurkitzen lan asko egin ondoren, Batzar Nagusiari alternatiba desberdinak azaldu zizkion.

1979/80. ikasturterako ikastola egokitzeko, Batzorde Eragileak gurasoekin elkartuz lan egin zuten. Horrela kostuak murriztu egin ziren. Ikasturte berrirako ikastola egokitzea lortu zen eta urte berean zuzendaria izendatua izan zen.

Ver versión en euskara.