Lexique

labi-labi

Bost eta hamar urte bitarteko haurren joko hau korroa eratu eta hogei zenbatzetik hasten zen. Zenbakia egokitzen zitzaiona zigortuta hormari begira jartzen zen, jolaskideei bizkarra emanez. Aldez aurretik erabakitako zenbakira arte zenbatzen hasten zen postura horretan eta bukatzean, bira eman eta oihu egiten zuen: labi-labi eta lagunek beren gordelekuetatik txakurrak buztan bi erantzuten zioten. Ondoren bila hasten zen eta norbait begiz jo bezain laster horma ukitzen zuen labi-labi esanez, ikusiaren izena ere esanez; horrela aritzen zen guztiak aurkitu arte. Aurkitutako lehena pasatzen zen hormara zigorturik egoteko. Baina jolaskideren bat gordelekutik atera eta zigortuak baino lehen horma ukitu eta labi-labi esanez gero, berriro errepikatzen zen jokoa eta zigortuak berriro lan berean jarraitu behar izaten zuen. (Aramaio)