Écoles

La Salleko Jesusen Bihotza eskola. Elgeta

1909-1927

Gipuzkoan sortutako eskola gehienak Baionako Barrutiaren menpe zeuden, ordea, batzuk Bordeauxeko Barrutiaren menpe zeuden, Elgetakoa hain zuzen ere.

1909an Elgetako Alkateak eta Zarautzeko eskolaren zuzendariak elkarrizketa batzuk izan zituzten. Honek, zuzendariak Eibarreko eskolaren sormenean ere parte hartu zuen. Hori dela eta, 1909ko urtarrilaren 9an, Alkateak Udaleko erabaki bat Zarautzeko zuzendariari eman zion, non herriaren beharrak azaltzen zizkien, hau da, eskolak bi sekzio izango zituen, erakunde erlijioso batek zuzenduta izango zen, beste gela bat helduentzat izango zen eta bizitzeko "etxe-logela" bat behar zituen. Beste aldetik, apaiz-parrokoa, Clemente de Aristi, Zarautzeko Anaiengana, Mauriciorengana, abiatu zen urte hartatik urtarrilaren 14ean Alkateak idatzitako eskutitzari erantzuna eskatuz kezkatuta zegoelako: "hemendik norbait lan asko egiten ari da San Viator Komunitatea hona etortzeko, azkar eta merke etorriko direlako".

Ordea, informazio hau eta Saturnino Gallegok emandakoa, liburuan idatzitakoa, desberdinak dira. Dirudienez, Domingo de Iturbe y Altube elgetarrak 1911n ongile eta sortzaile bezala sinatu zuen dokumentu bat non eskolari diru mordo bat ematen zion. De Iturbe y Altube hil ondoren Elizbarrutiko Ordinarioak eskola bereganatu zuen. Desfase honek bere azalpena dauka: eskola 1909tik 1911ra funtzionatu zuen baina De Iturberen konpromisorik gabe. De Iturbek administratzaile bat izendatu zuen, Cesareo Eguren jauna, nor Elgetako Alkatea eta legatudun unibertsala zen. De Iturbek baldintza batzuk ezarri zituen: bere herriarentzat eskola opari bat izango zen; eskola hau doakoa izango zen; Anaiak etxebizitza batean bizi ziren, non lehen beste maisu bat bizi zen; azkenean beste eskola berri bat egin behar zen eta eskola hura Anaiek zuzenduko zuten. 1909an Alkatearen eta Leandris Anaiaren arteko Bordeauxeko Barrutitik, eskola martxan jarri zuten.

Egoera hau alde batera utzita, eskolako dokumentuetan ikasketa planak agertzen dira eta ondorengoak dira: Erlijioa eta Morala, Irakurmena eta Deklamazioa, Gaztelaniaz, Historia Sakratua, Espainiako Historia, era desberdinetako Kaligrafia, Geografia, Aritmetika eta sistema metrikoa, Nekazaritza-nozioak, Geometria eta Lur-neurketa, Marrazketa-nozioak eta Garbiketa. Irakasgai hauek astean zehar ikasten zituzten. Goizeko zortzietan hasten ziren eta hamarrak eta laurdenetan bukatzen zuten eta, arratsaldez, ordu bietatik lau t?erdietara.

Hau ikusita, 1909ko ekainaren 1ean funtzionatzen hasi zen eskola hau. Horretarako lehenengo hiru Anaia frantsesak etorri ziren. Zuzendaria Zacharie Auguste izan zen eta berarekin Zélion eta Lupien Bernard Anaiak hurbildu ziren. Urte hartako abuztuaren amaieran ohar bat helarazi zioten Elgetako apaiz-parrokoari non aipatzen zuten: "eskola hobetzeko Anai euskaldun bidaltzea erabaki dugu. Horrela, bigarren gelako umeek laster ikasiko dute irakasle berriarekin gaztelaniaz eta eguneroko ikasgaiak hobeto ikasiko dituzte". Izan ere, Elgetako Komunitatearen lehenengo Anaia frantsesa ez zena, Juan Maria (Juan Oyarbide) izan zen, nor 1915ean iritsi zen.

Domingo de Iturbek 1911n sortutako Patronatuko "sormenean" ondorengo mezua agertzen zen "gutxienez Anaia batek "vascuence" jakin behar du ikasleekin hobeto ulertzeko". Kontu hau ez dakigu nola bukatu zen, baina Anaia Ikuskatzaileek (Bisitariek), Junien Victor, 1922an, eta Anselme Propser, 1926an, ikasleen gehienak euskara besterik ez zekitela aipatzen zuten eta are gehiago, eskolak Anai euskaldunak behar zituztela ere esaten zuten.

Beste aldetik dokumentu garrantzitsuena eskolari buruz Domingo de Iturbek 1911n sinatu zuen. Dokumentu horren bidez Patronatua sortu zuten eta honek arauak eta abar jasotzen zituen, hau da, Fundazioaren klausulak, barneko arautegia, zein irakurketa murriztailea zeukan, eta Anaien martxarekin elkartuta zegoena. Domingo de Iturberen lehenengo helburua zen gazteei lehenengo irakaskuntza on bat eta erlijiosoa ematea, hori bai, horretarako ikasleak Elgetan edo inguruetan bizi behar zuten. Ondorioz, Patronatuari 50.000 mila pezeta eman zizkion Patronatuari eta diru hori Diozesian utzi zuen Gotzainak kontrolatzeko eta disfrutatzeko. Dokumentuan ere, Anaiek irakaskuntza zuzenduko zutela jasotzen zen. Patronatuaren kudeaketa Domingo de Iturberi eta Gotzainari zegokien, baina eskolaren gobernua eta erregimena Gobernu Batzordeari zegokion eta horretarako batzorde hau sortu zuten. Batzordean apaiz-parrokoak, zein presidentea zen, Angiozar apaiza, Elgetako elizaren apaiz-lankideak, bi guraso eta Udaletxeko ordezkari bat bokalak izango ziren.

Gobernu Batzorde honek funtzio batzuk bete behar zituen eta haien artean ondorengoak ziren: eskolaren funtzionamendua kudeatzea, diruaren banaketa bai langileentzat baita materialarentzat ere eta, batez ere, eskolaren barneko arautegia betetzea eta maisuek beharrak bete zitzaketen. Hori dela eta, Batzordea botere absolutua hartzen zuen, nahiz eta sortzailearen edo Gotzainaren menpe izan. Arautegian ere, eskola non kokatuko zen aipatzen zuten: "lokal berria Magdalena ermitan izango da edo, egokia ez bazen, Gobernu batzordeak non izango zen erabakiko zuen". Gainera, bi gela ezartzen zituzten "haurrena" sei urte arte eta "helduena", sei urtetatik hamabost urtetara. Eskolan sartzeko eskaera "Sortzaileari" edo Batzordeko zuzendariari eman behar zien eta ikasle onartuen kopurua Batzordearen irizpidearen menpe zegoen. Honek, Batzordeak, ordutegiak eta udako oporrak ezartzen zituen eta irakaskuntzak aldagarriak ziren, alegia, "heziketa erlijiosora orientatuta izango lirateke". Baina nahiz eta orientazio hau izan, beste irakaskuntza batzuk ere ikasten zituzten Elgetako mutilek. Irakasgaiak ondorengoak ziren: Kristau Doktrina, Historia Sakratuaren nozioak, Irakurmena eta Idazmena, Gramatikaren printzipioak ortografiaren ariketekin, Aritmetikako Printzipioak, Garbiketa nozioak eta Kantu nozioak haur hezkuntzarentzat. Heldu hezkuntzarentzat irakasgaiak ondorengoak ziren: haur hezkuntzakoak eta Geometria nozioak, Espainiako Historia, Geografia, Nekazaritza nozioak eta Marrazketa, alegia, eskola honen curriculuma eskola publikoak baino zabalagoa zen, eskola publikoetan erreformak egin zituzten arren.

Anaiek, irakasleek, umeak meza nagusira eramatearen konpromisoa zeukaten. Honi lotuta, umeek katekesian parte hartzen zuten eta adina zehatz bat zeukatenean jaunartzea egiten zuten, parrokoak baimena eman ondoren. Gainera, jai egunetan irakasleek umeak mendira eramango zituzten "haiek entretenitzeko asmoz (...) haiek dibertsio eta leku arriskutsuetatik aldenduz". Azkenean, irakasleek klaseak hasi eta bukatuko zituzten otoitz batekin. Otoitza "Gure Aita" izango zen eta ikasleek eskainiko zioten "Sortzaileari" onurak jasotzen zituztenak eskertzeko. Klausula gehigarrian "Sortzailearen" borondatea agertzen zen, hau da, autoritate zibilek debekatuta zeukaten parte hartzea, eta haien ordez Gotzainak arduraduna izango zen. Ondorioz, Gotzainak "Sortzailea" gaixorik bazegoen edo hiltzen bazen, Fundazioa jarraitu edo itxi zezakeen beharrezkoa bazen.

Dokumentu honetan bi kontu azpimarragarriak dira: alde batetik Gobernuko Batzordearen eta apaiz-parrokoaren boterea, azken hau batzordearen presidentea zen eta, beste aldetik, irakasleak Anaiak izan behar zirela ez da espresuki agertzen, nahiz eta dokumentuan erreferentzia izan.

1912ko urtarrilean Gasteizeko Gotzainak eskola honen sormena gainditu zuen eta "sortzaileari", Domingo de Iturberi, informazioa bidali zion. Ongile hau hil zen egunean ez dugu ezagutzen baina dirudienez 1912 eta 1919 urteen bitartean izan zen. Azken urte honetan Elgetako Alkateak Bernat Curuchetengana (Lucien Bernard Anaia) jo zuen, zein 1909tik eskolako irakaslea izan zen eta eskola berriak inauguratzeko gonbidapen bat eskaini zion. Eskola berri haiek, Domingo de Iturberen ordezkariek emandakoak elizaren ondoan lur-eremu batean eraiki zituzten. Eskola berrien dokumentazio gutxi izan dugu, baina dakigunez ikasle asko joaten ziren. "Nominatif-etik", Anaien koadernoetatik, ikasleen kopurua atera genuen eta, adibidez, 1910ean, 74 ikasle zituzten, 33 lehenengo kurtsoan eta 41 bigarren kurtsoan, baina kopuru hau 1919an handiagoa izan zen. Ikasturte hartan ikasleak 125 ziren, matrikula-kopuru handieneko unean. 1921, 1922, 1924 eta 1925 urteetan hiru klase zituzten, lehenengoa, bigarrena eta helduena. Azken klase honetan 1921ean 14 ikaslek, 1922an 17 ikaslek, 1924ean 18 ikaslek eta 1925ean 13 ikaslek parte hartu zuten. Beraz, eskolaren funtzionamendua erreala zen eta dirudienez Anaien irakaskuntzak oso ondo baloratuak zeuden. Gainera, Anaiek beste herrietatik ikasleak onartzen hasi ziren, baina ikasle hauei bost pezeta eskatzen zizkien, nahiz eta gertaera hau Anaiek ez jakin. Asistentziari dagokionez hau aldagarria izan zen ikasle batzuek baserrietan lan egiten zutelako eta denboraldiaren arabera asistentzia hau aldatzen zen.

1927ko txosten batean eskolak izugarrizko ospea zeukala esaten zuten, are gehiago, eskola publikoaren maisuak ez zituen ikaslerik, Anaien lehiakidetasunagatik, maisua Anaien laguna izan zen arren. Beste aldetik, txosten horrek Patronatuari buruz Gotzainak elkarrizketa bat izan zuela esaten digu eta, kasualitatez, momentu hartan eskolaren ixtera iragartzen zuten. Beraz, eskolako itxiera ikusi behar izan zuen elkarrizketarekin? Posible da, baina argi dago Gotzainak Patronatuko kide batzuen egoera ezagutu zuela.

Komunitateari buruz, hau oso txikia zen, hiru Anaiak besterik ez zituen eta hauek denboraldi luzea egon ziren Elgetan. Esate baterako, lehenengo zuzendaria bost urte iraun zuen, Zèlin Anaia zortzi eta Lucien Bernat Anaia hamaika, zein 1919tik zuzendaria izan zen. Urte hartatik Anaia frantsesen presentzia jaitsi zen eta euskaldunek ordezkatu zituzten, ondorioz Anaien egonaldiak motzagoak ziren. 1923an zuzendaria Just Adrien izan zen eta 1927an zuzendaritza Gregorio Jose Anaiak hartu zuen.

Ordea, nahiz eta ikastetxearen funtzionamendua ona izan, harremanak apaizarekiko ez ziren onenak eta egoera hau argi ikusten da 1926ko "Historikoan": "zerbait molestatu dute. Maisu sekularrentzat idatzi zuten araudia ezarri nahi digute". Hau da, apaiz-parrokoa, nor Batzordeko presidentea zen, argudioak aurkitu zituen bere irizpideak ezartzeko eta urte askotako ibilbidea mozteko. Saturnino Gallegok bere liburuan horrela dio "egun txar batean apaiz-parrokoak kontratuaren klausula administratibo bat hartu zuen, eta eskolaren zuzendaritza berarekiko hartu zuen". Egoera berri horri Gotzainak laguntza eman zion, nork Patronatuaren autoritate nagusiena zen, eta eskola babesgaberik utzi zuen. Bere jarrera Batzordearen aurrean, apaiz-parrokoaren aurrean eta Anaia Ikuskatzailearen aurrean mantendu zuen. Gainera azken honek beste arazo batzuk zituen, esate baterako, garai hartan Anaia frantsesak Frantziara bueltatu behar ziren eta Anaiek Espainiako zentroak nazionalizatu nahi zituzten. Ondorioz, bere burua beste leku batean zegoen eta ez zion kasu handirik egin egoera hori. Ordea, Valladolideko Anaia Ikuskatzaileak, apaiza-parrokoarengana jo zuen eta ultimatum bat eman zion, baina alferrik izan zen Anaiek Elgeta utzi behar zutelako. Hau 1927ko urriaren 1ean gertatu zen eta Gallegok aipatzen duen bezala "hau tematien arteko liskarragatik gertatu zen".

Anaien irteera baino lehen Gasteizeko Gotzainak audientzian, Anaien Probintziala eta Komunitateko Anaia Zuzendaria jaso zituen, zeintzuk ezagututako argudioak azaldu zizkioten, hau da, Batzordearen eta araudiaren beharrezko kentzea, "Komunitateak eta Kongregazioaren Goi Nagusiek ,inoiz onartu zituelako, izan ere, Batzordeak ezin zuen dokumenturen bat sinatuta aurkeztu". Gainera, araudi hura ez zuten inoiz indarrean jarri. Bigarren kontua dirua berreskuratzea izan zen, Batzordeak dirua eskola mantentzeko jasotzen zuelako. Hirugarren alderdia matrikulari lotua zegoen: Elgetako inguruko haurrek matrikulatuko ziren nahi bazuten, irakaskuntza dohainik izatea eta, azkenik, irakasleei soldatak igo behar zizkieten, alegia, momentu hartan Anaia bakoitzak 1.500 pezeta jasotzen zituen, 4.500 pezeta guztira, eta 1.500 pezeta gehiago eskatu zuten.

Ikusten dugunez konponbidea ez zen lan makala izan eta Gotzainak bere autoritatea ezarri zuen eta ongintzako fundazioa desagertu zen. Hori dela eta, 1927ko irailaren 28an Gotzainak eskutitz bat Anaia Ikuskatzaileari bidali zion non "Anaiek egindako lana" eskertzen zion, baina eskola ixtea beharrezkoa zen. Gotzainaren botereak Anaien lanari ateak itxi zizkion eta hauek Elgetatik desagertu ziren.