Écoles

La Salle San Jose udaleko ikastetxea. Elgoibar

1905-1914

Arrazoiak ez ditugu ezagutzen baina 1905ean, Pedro Arrillagak, Elgoibarko alkateak eta lurraldeko diputatuak, Anaiei deitu zien herriko eskola zuzentzeko. Dokumentu batean apaiz-parrokoaren parte hartzea ere agertzen da, baina dirudienez honen parte hartzea ez zen garrantzitsua izan. Hala ere, Elgoibarko Komunitatearen dokumentuak hartzen baditugu, 1905eko irailaren 13an Zenon Justin, Juvenal Martin, Leandro Calixto eta Jumaël Hector Anaiak etxearen jabeak bihurtzen ziren. Anaiek hartu zuten lokala eta eskola "San Jose" deitutakoa, "Beheko Plazan" zeuden, Torreina etxean, zein Meliton Iturriaren zen.

Udalak altzariak eta eskolaren konponketak bereganatu zituen. Anaien ezarpenerako hasieratik Anaia Ikuskatzaileak (Bisitariak) eta Alkateak hitz egin zuten eta azken honek 1.000 pezeta Anaia bakoitzari ordainduko ziela esan zuen, beraz, lehenengo urte hartan 3.000 pezeta ordainduko zituzkeen. Hasiera ematearen egunean, 1905eko irailaren 15ean, hain zuzen ere, lokala utzi ondoren, Udalak bilera bat antolatu zuen eskola berriaren ikasleek baldintza batzuk bete behar zituztelako. Hurrengo egunean, Zuzendariak, Zenon Justinek, agiri bat jaso zuen non ikasleek kantitate zehatz bat ordaindu behar zutela agertzen zen. Kantitate horiek ondorengoak ziren: sei urtetatik zortzi urtetara 1,5 pezeta, 8 urtetik hamar urtetara 2 pezeta, hamar urtetatik hamabi urtetara 2,5 pezeta eta hamahiru urterekin edo gehiagorekin 4 pezeta hilero. Dirudienez, kontu horri buruz ez zuten hitz egin Alkateak eta Anai Ikuskatzaileak. Beraz, eskola doakoa ez zen existitzen, eta hau Anaien ezaugarri bat zen. Ondorioz, Anai zuzendariak agiria jaso bezain laster apaiz-parrokoari deitu zion eta elkarrekin Udaletxera joan zinen. Elkarrizketa bukatu ondoren berri on bat zeukaten: ikasle txiroenek ez zuten ezer ordainduko ikasteagatik. Beste aldetik, matrikularen eskaera oso handia zen eta, horrexegatik, zuzendariak berriro alkatearengana jo zuen. Aurreikusita zeukatena baino bi klase gehiago ziren, ordea, alkateak ez zion proposamen horri erantzunik eman.

Hala eta guztiz ere, lehenengo kurtsoak normaltasuna izan zuen eta maiatzaren 29an, eliza-parrokian, eskolak "San Juan Bautista de La Salle" eguna ospatzen zuen, ahozko azterketak alkatearen aurrean egiten zituzten edo kurtso bukaeran sariak banatzen zituzten. Bestalde, Juvenal Martin Anaia ordezkatu zuten, nahiz eta Anaia honek lagun asko sortu denbora motz batean eta Anaien poztasunerako "San Jose" ikastetxean lehenengo bokazioa sortu zen. José Martín Loyola ikaslea Zarautzeko nobiziatura abiatu zen, 1909an abituak hartzen, hamasei urterekin. Jose Martinek, ohitura denez, izena aldatu zuen eta Justino Martin izango zen egun hartatik aurrera. Justino Martin Anaia 1924ean hil zen, baina aldi berean, Antonio Gallastegik, elgoibartarrak, abituak hartzen zituen, nor 1958an Argentinan hil zen.

1906/07 ikasturtean beste gela berri bat ireki zuten, eskaera handia existitzen zelako. Beraz, etxe honi beste gela bat "kendu" zioten eta, bide batez, Komunitatean konponketa batzuk egin zituzten. Konponketak posible izan ziren etxeko jabeak urteroko bat utzi zielako. Urte hartan beste Anaia bat eskolara etorri zen, Lucien Thomas Anaia, zeinek hirugarren klasea hartu zuen. Hala ere, Udalak berehala egoera berria jakinarazi zien Anaiei: hasieran Udalak 3.000 pezeta ordaindu behar zituen eta horrela mantenduko ziren, laugarren Anaia iritsi zen arren. Udalaren proposamena ez zitzaion zuzendariari gustatu eta harrituta geratu zen. Ondorioz, beste eskutitz bat idatzi zion Alkateari bere haserrea edo egonezina erakusteko. Eskutitz hartan zuzendariak azken urteetako eskolaren egoera azaltzen zion, hau da, azken bi urteotan helduen eskola arratsaldeko zortzietatik bederatzietara mantendu zutela, 20 ikasle klase horretara joaten zirela, hirugarren klasea herriaren beharrei erantzun positiboa emateko ireki zutela eta, ondorioz, laugarren irakaslea, Anaia, behar zutela. Kontu honen ondorengo gorabeherak ez ditugu ezagutzen baina hirugarren klaseak, eskola irekita izan zen bitartean, funtzionatzen jarraitu zuen.

1902tik 1910ra araudi zorrotz bat zegoen. Eskola bat sortzeko Valladolideko Unibertsitateko Barruti erregistrotik pasatu behar zen eta horrela egin zuten Anaiek. Elgoibarko Komunitateak irekitzeko baimena lortu zuen eta "eskola ez ofiziala, publikoa eta lehenengo hezkuntzakoa" bihurtu zen. Hau 1908an gertatu zen eta bi urte beranduago, 1910ean, probintziako gobernadoreak eskatutako dokumentazio guztia eramaten zuten eta probintziako erregistro berezian onartua zen. Hori dela eta, Komunitateak lau Anaiekin jarraitu zuen, 1906/07 ikasturtean sortutako hazkundeagatik. Dakigunez, zentro honek bederatzi urte irekita iraun zuen. Bitartean zuzendaria ez zuten aldatu eta lehenengo egunetatik ikastetxea itxi arte Zenon Justin zuzendaria izan zen eta berarekin Jumaël Hector Anaia beti izan zen. Eskola hau Anaia frantsesek zuzendu zuten, ordea, azken bi urtetan, Jose Manuel Eizagirre Anaia agertu zen, Julio Cristobal Anaia, nork 1910ean abituak hartu zituen, eta 1982an hil zen. 1906an ere beste Anaia euskaldun bat Elgoibarreko Komunitatera hurbildu zen, Antonio Arteta Anaia.

Zenon Justin zuzendaria Tarbesen (Frantzia) 1879an jaio zen eta hamabost urteekin Talence-ko nobiziatuan sartu zen. Urte askotan Baionak eskola doakoetan irakaskuntza jardun zuen eta Saint Esprit eskolako zuzendaria izan zen, hamar urte inguruan, baina 1905ean Elgoibarrera joan zen eta badakigu herri honetan egin zuen lana. Dirudienez, bere lanean oso metodikoa zen, programa eskolarra egunero idazten zuen eta irakasgai guztiak idatziak zituen. Horren bidez bere ikasleen aurrerapenak jarraitzen zituen. Nahiz eta 1914ean eskola itxi, I. Gerra Mundialagatik, Zenon Justin-ek irakaskuntzan jarraitu zuen, Gallartan eta La Arboleda-n, Bizkaian. Urte batzuk beranduago Ustaritz-era joan zen eta berriro zuzendari izendatu zuten, 60 urte zituenean. Momentu hartan kontu bizi bat gertatu zen: Zenon Justin-ek kurtsoak frantsesaz ematen zituen, baina ikasleek katekismoa euskaraz egiten zuten. Hori dela eta, Zenon Justin-ek, euskaraz ez zekiela, izugarrizko ahaleginak izan zituen katekismoa euskaraz irakasteko eta horrela egin zuen, katekismoaren klaseak euskaraz ziren baina frantsesaren laguntzarekin. 1936an Zenon Justin Ustaritz-en hil zen baina populazioak Anaiaren zeregina bereganatzen zuen.

I. Gerra Mundialaren arrazoiengatik ikastetxeak bere ateak 1914ean itxi zituen, egia esan, Anaiak Frantziara joan behar izan zutelako, baina 1918an berriro ireki zuten. Ordea, urte haietan, 1916an, hain zuzen ere, Elgoibarren "Escuela de Artes y Oficios" ireki zuten. Garai hartan industria asko sortzen ari ziren Elgoibarren eta Udalak laguntza eskatu zion Foru Aldundiari. Udalaren iritziaz ezin zuten ahalegin ekonomikoak gehiago mantendu, batez ere, armagintza tailerra ireki zutenetik. Tailer honi izen propio bat jarri zioten "Gabilondo Urresta y Cía" eta egia esan, tailer honekin Elgoibarreko industriaren gorakada hasi zen. Eskola honen curriculuma lanbide heziketari zuzenduta zegoen, batez ere mekanikari eta merkataritzari zuzenduta eta 1927an, oraindik irekita zegoen.