Écoles

La Salle ikastetxea. Usurbil

1953-1971

Usurbilgo ikastetxearen sorkuntza eta garapena ezagutu ondoren, ereduzko zentro bat izan zela badirudi, hau da, egonkortasuna izan zuen, gauzak ondo egiten ziren eta ikasleriak eta irakasleriak kalitatea erakusten zuten. Baina, bat-batean, 1971n zentroa desagertu zen. Ixtera honek kanpoko arrazoiei erantzuten die: garai hartan erreforma hezitzaileak ezartzen ari ziren eta Bilboko Barrutiaren erabakiak. Zentro honek ezaugarri berezi bat zuen: Udalako Patronatuarena zen eta Patronatu hartan Parrokiak, Udalak eta Gurasoen Elkarteak parte hartzen zuten.

Eman zituen ikasketak Lehenengo Hezkuntzakoak ziren, nahiz eta hasieratik Orientazio Profesionalaren ikasketak interesatu, zeintzuk 1964tik hasi ziren. Zetroaren tamaina ez zen oso handia, berrehunen bat ikasleentzat, beraz, Anaien Komunitatea txiki zen, lau Anaiekin gehienez. Ikastetxe honek diru-laguntza jasotzen zuen eta Patronatuak kudeatzen zuen, baina beste ezaugarri on bat zeukan Usurbilgo La Sallek: bere irakaskuntzek ospe handia zeukaten eta bere ikasleek ikasketak bukatzen zituztenean, ez zeukaten arazorik lanpostu bat aurkitzeko.

Lehenengo aurrekariak 1948tik dira. Une hartan Usurbilen lokal bat bazegoen non hiru pertsona bizi ziren, Ongintzako hiru asilopekoak, baina arduraduna hil zen eta Udalak Zarautzera eramatea erabaki zuen. Momentu hartatik lokal hutsik geratu zen eta Udalak haur eskola bihurtzea pentsatu zuen, herriko irakaskuntza utzita zegoelako, populazio handi batekin eta maisu bakar batekin.

Helburu hau betetzeko Zarautzeko Anaiekin hitz egin zuten eta hauek Anaia Ikuskatzailearengana, Carlos Bautistarengana, bidali zituzten. Gorabehera asko pasatu ondoren, ekonomikoak batez ere, konpontzen joan ziren inguruko enpresariei esker, Luzuriagak burdina ematen zuen, Rezola zementu eta Michelin dirua, ehun mila pezeta, lokalak itxura aldatu zuen eta eskola txukun eta erosoa bihurtu zen.

Ordea, egoera honi irtenbide bat emateko, Udalak Zarautzeko Anaiekin hitz egin behar izan zuen eta, behin-behineko Zarautzeko bi Anai irakaskuntza ematen hasi ziren 1948 urtetik 1953 urtera, hau da errekurtsoak lortzen ziren bitartean eta lokala behar berrietara moldatzen zen bitartean. Hori dela eta, 1951ko apirilaren 18an ikastetxeak Madrilgo oniritzia jaso zuen Lehen mailako Irakaskuntzako Ordezkaritza Administratiboari esker, zeinek behin-behineko baimena ematen zien eskola martxan jartzeko. Zuzendaria Federico Iturriaga izango zen eta 1952an erreformako eta zabaltzeko ikastetxearen proiektua gainditu zen.

1948an ere Gurasoen Elkartea sortu zuten eta honek autoritate eta herriko beste erakundeak Anaiekin lotzen zituen. 1953an Elkarteko presidenteak, José Udabe jaunak, Anai Ikuskatzaileari, Carlos Bautistari, gutun bat bidali zion, non hitzarmenak eta kontratuak agertzen ziren eskola berria irekitzeko. Bere aldetik, Udalak ere gutuna jaso zuen eta lehenengo momentutik bere oniritzia eman zuen eskola irekitzeko. Kontratu haien artean konpromiso sendo bat zegoen, hau da, Batzordeko parte hartzaileek beraien baldintzak Anai Ikuskatzailearekin behin beteak, botereak Elkarteari emango zizkieten eta una hartatik Anaiak Elkarte honen menpe izango ziren. Azkenean, bost urte pasatu ondoren, Anaiak Komunitatera iristen ziren eta herriko jendeak eta beste herri batzuetako jendeak Usurbilera hurbiltzen ziren haurrak matrikulatzeko. Baina itxaropen guztiak gainditu ziren eta urrirako ehun eta hirurogeita hamar baino ikasle gehiago zeuzkaten horrela bananduak: berrogeita zortzi helduen klasean, beste berrogeita zortzi ertainen klasean eta hirurogeita hamalau txikien klasean.

Usurbilgo biztanle gehienak nekazariak ziren eta beraien produktu nagusienak artoa, garia, arbia, lekaleak, barazkiak eta fruituak, batez ere, mahaiko eta sagardoko sagarra ziren. Jurisdikzioan lantegi garrantzitsu batzuk zeuden, haien artean, Michelin, Luzuriaga, Rezola eta abar, eta lantegi honen presentziak laguntza handia ematen zien herriko biztanleei, bi zereginak aldi berean egin zituztelako, alegia, baserriko lanak eta lantegiko lana. Beste aldetik populazioaren hazkundea nabaritzen hasi zen eta hogei urtetan, 1950tik 1970ra, Usurbilen ia bost ehun pertsona gehiago bizi ziren.

Eskola, herriko leku onean zegoen "arrisku guztietatik urrutik, parrokiatik gertu, aurretik plaza handi bat dauka, non haurrek futbolera jokatzen ziren eta izugarrizko frontoia eta nahiz eta dena publikoa izan, guk gera erabiltzen dugun bakarrak". Gainera, Komunitateak baratza handi bat zeukan 1.500 m2 eta eraikin bat oiloak, untxiak, txerriak eta abar izateko, ordea etxebizitza non Anaiak bizi ziren, ez zituen baldintza guztiak betetzen eta urtero erreforma txiki batzuk egin behar zituen, erreforma integral bat "debekatuta" zegoelako diru faltagatik. Egoera berezi hauek larriagoak izan ziren lehenengo urtetan, 1953an hain zuzen ere, noiz "ia ilunpetan geunden, ez klasetan ezta Komunitatean ere, iluntzen zenean ez zen ezer ikusten eta igogailu bat jarri behar zen lan egiteko". Egoera nabarmen hobetu zen Alkate aldaketarekin eta 1963an erreforma ederrak egin zituzten Udalak diru-laguntzari esker Irasuegi jaunaren bidez.

1953ko irailaren 21ean ikasturtea hasi zen "con todos los medios de estímulo: los tickets de disciplina, los de actitud, ... Los niños, desde el primer día con los brazos firmes y cruzados, en interminables filas a la entrada y a la salida llamaban la atención de todo el barrio que se quedaba sosprendido con la metamorfosis de éstos".

Hasierak ez ziren errazak izan eta, gainera, urte hartako negua oso gogorra izan zen, zeren eta matxura batzuk sortu zituen etxebizitzan elurte eta hotzen ondorioz. Urte hartan ere uholdeak izan ziren eta "opor behartuak" eman behar zituzten "gehiengoak arrazoiak zituen absentziarako eta auhenerako". "Opor behartuak" 1956ko lehenengo hilabeteetan errepikatu ziren beste negu gogorragatik "hotza, elurteak eta izotzaldiek ikasleen artean eta eskolako materialean biktimak eta hondamenak sortu zituzten. Asistentziaren termometroa eztulagatik eta gripetik jaitsi zuen eta, nola ez, hauek ere Anaiaren bat harrapatu zuten".

Egoera klimatologiko hau, negu gogorrekin eta udaberri euritsuekin, beste ikuspuntu batetik ezagutuko dugu, Anai baten ikuspuntu poetikotik, zeinek 1966an klimatologia usurbildarra horrela deskribatzen zuen: "Otsaila, hotzaren hilabetea, behintzat lurralde hauetatik. Elurrak gure eremuak estaltzen du. Natura neguko letargia bizi da. Gizakiak etxeko intimitatea berraurkitzen du. Gure inguruan denak jaiotza neurrigabea dirudi. Apirila: ur mila. Eremuak loretan eta lore-begiko berrehun bizitza. Udaberria. Hilabetea Jaunaren Pazkoaren barruko pozarekin hasten da. Berpiztu zen. Berpiztuko gara... Zelaiek adimenetako birjinak eta haur bihotzak ongarritzen dituzte bere pausora".

Baina olerkia alde batera utzita, errealitatea beste bat zen. Horrela, Usurbilgo apaiza, Kalixto jauna, Font i Andreu Gotzaina eta Juan XXIII Aita Santua, epe motz batean hil ziren. Egunez egun bere fakultateak erortzen ari zirela nabaria zen, baina ez zuen inoiz uzten Anaien konfesioa eta asteazkenero ordubetera jarrita zihoan. Hurrengo urtean Gotzaina eta Aita Santua hil ziren, ordena honetatik. Gotzainaren heriotzari buruz "bere ehorzketa dueluaren seinale bat izan zen beti berezi zuen ontasunagatik". Aita Santuaren heriotzari buruz, "bere heriotza konformatze perfektuaren adibide bikaina izan zen batasunaren eta kontzilioaren arrakastaren onerako". Juan XXIII hil zen eta bere lekua Pablo VI.-k hartu zuen. Berehala Lur santura abiatu zen, interesa handia Anaiengana sortuz, zeinek telebistaren bidez ikusi zuten bidaiaren gorabeherak.

Hirurogeigarren hamarkadan egoera ekonomikoak egonkortasuna lortu zuen eta, ondorioz, 1962an kapelan konponketa eta erreforma txiki batzuk egin zituzten, "biluzik zegoena, Jaungoikoaren presentzia salbu. Erosketarekin oso gupidatsu geratu da, Komunitatearen kontura, San Jose eta Ama Birjinaren irudiekin, Santu Fundatzailearen erlikiaren jartzea, Erromatik ekarritakoa Anai Zuzendariak eta hormetako margoa, harria imitatzea eta egurrezko ateak. Denak jaiera barruko eta kanpokoaren handiagotzerako balio diezagula".

Aurreko paragrafoetan hitz egin dugu Usurbilgo La Salleko egoera ekonomikoari buruz eta zentzu honetan aipatu egin behar da diru sarreraren iturriak, hau da, Patronatuak pasatzen zituen kuotak. Haurrek hilabetean behin ehun eta hogeita bost pezeta ordaintzen zituzten, baina 1969ko irailetik kantitate hau bikoiztu egin zen eta berrehun eta hogeita bost pezeta ordaindu behar zituzten. Kudeaketa hau Patronatuak egiten zuen eta banaketa horrelakoa zen: ikasle bakoitzeko berrogeita hamar pezeta zentrorentzat ziren eta diru horrekin irakasle sekularren soldata borobiltzen zuten. Urte hartan ere, Anaia Ikuskatzaileak Anaien soldatak igo zituen, alegia, sei mila pezeta Anai bakoitzarentzat eta zazpi mila Zuzendariarentzat "gaur egun etxeko egoera ekonomikoa egokia da, ez dauzkagu zorrik eta badaukagu diru pixka bat aurreztua". Gauzak horrela, ikus dezakegu egoera ekonomikoaren garapena, hasieran arazo larriak izan zituzten, baina dirudienez, Patronatuak kudeaketa hartu zuenetik egoera ekonomikoa buelta eman zuen.

Beraz, egoera ekonomikoak arazorik ez zeukanez, Anaiek beste abentura bati ekin zioten, hau da, ikastetxearen hasieratik Anaiei Orientazio Profesionalaren ideia asko gustatzen zitzaien, 1953ko "Historikoak" jasotzen duen bezala, baina momentu hartan ezin zuten abentura hura hasi. Hala eta guztiz ere, 1960an, lehenengo tornu erosi zuten eta beranduago Gurasoen Elkartea eta Udala bultzatu zituzten erosketa berri batzuk gehiago egiteko eta lortu zuten: esmeril bat, zulagailu bat, zerra mekaniko bat, eta bost tornuzil gehiago erosi zituzten. "baldintza batzuk betetzen ari gara Estatuko oniritzia lortzeko eta Hastapen Profesionala zentro bihurtzeko. Egia esan, argi trifasikotako lotura bat egiteko pairatu dugu, benetako borroka izan da, Arocena jauna burugogor jarri delako, baina azkenean, Anai Zuzendariari esker dena konponduta geratu da". Zereginek Hastapen Profesionalaren oniritzia lortzeko jarraitu zuten 1964ra arte, Gipuzkoako Irakaskuntza Profesionalaren Batzordeko idazkariak bisita bat egin zuenean eta "gure irakaskuntzak bere gustukoak izan ziren". Txosten positibo bat bidaliko zuela esan zigun eta dirudienez, horrela izan zen 1963an Orientazio Profesionalaren tailerra martxan zegoelako. 1964tik Anaia Ikuskatzaileak eskolari buruz hitz egiten zuenean, beti egiten zuen hitz hauetan: "Lehenengo Hezkuntza eta Hastapen Profesionala". Egoera berri honek Anaien helburuak betetzen zituen eta, bide batez, ikasleak oso ondo prestatuak ateratzen ziren, beste zentro batzuetara joaten zirelako eta lortzen zituzten emaitzak oso onak zirelako.

Zentro honen egonkortasunak herriko oniritziak jasotzen zituen, baina autoritate zibilengandik eta elizarengandik ere bai. Arazo bakarra zen matrikularen kupoa, beti ikasle batzuk kanpoan geratu behar zirelako. 1968 aukera bat izan zuten beste gela berri bat ireki zutenean, baina dakigunez, 1970ean Usurbilgo eskolak bere ateak itxi zituen Anaien borondatearen aurka, zeinek eskolaren ixtea gogor kritikatzen zuten "gure zeregin hezitzailea beti mehatxua izan da itxieragatik, gaur egun baieztatua. Mehatxuak eta itxiera Barrutiko Plangintzaren Batzordeak defendatzen du, nori zentro txiki guztiak edo txiroen zentro guztiak, ez zitzaizkion batere gustatzen; eta gu jaio ginen txiroei laguntzeko. Mehatxuak zabaldu dira. Txertatu dizkigun animoak erori dira. Ez dakigu zer gertatuko den gurekin eta gutxiago zer gertatuko zaio uzten dugun guneari. Jaungoikoak argitu ditzala hau zuzenduko dutenei".

Ezusteko eran, eta nahiz eta azken urteotan ikastetxearen desagerpenari buruz inork ez hitz egin, 1969 eta 1970 artean bere jarraipena kili-kolo zegoen, baina zentroak ez zeukan zer ikusirik egoera honekin, aitzitik, gauzak ondo egiten ari ziren, baina kanpoko gertakizunak eta erreforma eskolarrak, ezin ditugu ahaztu 1970ean lege berri bat indarrean jarri zutela, zentroaren bizitza kutsatzen ari ziren. Horrela, 1969an normaltasunak jarraitu zuen eta Alkateak, zeinek Patronatuko presidentea zen eta zentroak babesten zuen, ikastetxea lagundu zuen. Zinegotziek, gehienek, beraien semeak ikastetxera eramaten zituzten. Egoera administratibo berri bat sortu zen, hau da, une hori arte alderdi ekonomikoak Gurasoen Elkarteak eraman zituen eta aldaketa baten ondorioz kontu haiek Udarregi Patronatuak eraman zituen. Honek zuzendaria eta zuzendaritza desberdinak zituen, alegia, Alkatea, alkatea izateagatik Patronatuko presidentea bihurtu zen eta hark berak hiru parte hartzaile izendatu zituen. Beste lau parte hartzaileak Patronatuko kideek izendatu zituzten.

Baina azken urtean, ikastetxea itxi baino lehen, arriskuren bat hurbiltzen hasi zen, hau da, talde eskolar berri bat sortu zuten helburu bat betetzeko "eskola nazionalak, zeintzuk egoera larrian zeuden, ordezkatu zituzten. Gure zentroan inkesta bat egin genien gurasoei ondorengo galderarekin: zer nahi duzue, zuen semeek gurekin jarrai dezatela edo eskola berrira bidaliko dituzue? Berrehun eta laurogeitatik berrehun eta hirurogeita bostek baietz erantzun zuten. Gure zentroan ordaindu behar zuten. Bestea dohainik zen. Hemen daukagu horren froga".

Ordea, nahiz eta laguntza morala hau jaso, proiektua aurrerantz zihoan eta Anaien eskolak ondorioak pairatzen zituen. "Historikoa" idatzi zuenak argi uzten zituen ixtearen arrazoiak: "Ley General de Educación" indarrean jarri zuten eta honek erreforma gogorra zekarren, esate baterako, zentro askoren bilakaera, talde eskolar berri baten sormena eta, azkenean, Anaien Plangintzaren Batzordeak interes gutxi erakutsi zuen eskola mantentzeko. Beraz, hiru elementu hauekin Usurbilgo ikastetxea hiltzear zegoen eta lehen aipatu dugun bezala, desagerpenaren arrazoiak ez ziren barrukoak izan, kanpokoak baizik. Egia esan, egun haietan Anaien presentzia jaitsi zen eta une hartan bi Anai besterik ez ziren ikastetxean eta, agian, horrexegatik Plangintzaren Batzordea erdi etsita zegoen, batez ere herriaren aldaketak ikusten zituztelako, hau da, Usurbilera etorkin asko iristen ari ziren eta herriak beste behar batzuk zituen.

Usurbilgo ikastetxeak irekita egon zen bitartean Lehenengo Hezkuntza eman zuen, nahiz eta, aurreko paragrafoetan aipatu dugun bezala, Hastapen Profesionala 1960an hasi. Denbora pasatzen zen heinean, eredu honek bi maila ezarri zituen eta, horren ondorioz, ikasleek eskola honetan beraien ikasketak bukatzen zituztenean, beste Lanbide Heziketaren eskola batzuetan jarraitzen zuten.

Beste aldetik, 1953an ikasleek lortu zituzten emaitzak oso onak izan ziren eta bi urte beranduago "Historikoa" idazten zuenak iruzkin "pozoitsu" bat egin zuen: "ikasle guztiei asko gustatzen zaie ikastea eta interesa handia erakusten dute, batez ere, Hizkuntzaren arloan, (...) lortzen ari diren aurrerapenak izugarriak dira, zailtasun handiak dituzte eta". Dakigunez, Usurbil herri euskaldun bat zen eta hau ez zen idazlearen gustukoa. Ordea, Anaiak oso pozik bizi ziren herri txiki honetan eta egoera eskolarra ikusita, Gau Eskola sortzea proposatu zuten eta martxan jarri zuten: "herri honen irakaskuntzaren arloan hutsunea ikusita eta eskaleen desioak betetzeko, zeinek ezaguera batzuk onartu nahi zuten, Gau Eskola hasiko da". Esperientzia hau hurrengo urtean errepikatu zuten eta egunero 19etatik 20etara, gazte batzuk, hogeita hamarren bat, eskolara joaten ziren oinarrizko ezaguerak ikastera beraien garaian baliabiderik ez zeukatelako.

Aipatu dugunez, zentroaren proiektu berritzailea curriculum profesionalarekin hasi zen eta 1962an Hastapen Profesionala hasi zen, nahiz eta lehenengo zailtasunak agertu "uste genuen, adituen hitzetan gure konfiantza jarrita, gure zentroak oniritzia berehala lortuko zuela, baina Gipuzkoako Lanbide Heziketaren Batzordearen batek bisita bat egin zigun eta behin betiko EZ bat esan gabe, alderdi batzuk ikertu behar zituela aipatu zigun. Bestela, Madrilera txosten kaltegarri bat bidaliko zuela esan zigun. Ordea, pixkanaka-pixkanaka paperak betetzen joan ginen eta espero duguna berehala etorriko da". Hurrengo urteetan zentroak materiala erosi zuen prestakuntza hobetzeko. Hori dela eta, 1964tik egoerak normalizazioa lortu zuen eta, azkenean, zentroak bi maila zituen Lanbide Heziketan edo hastapen Profesionalean.