Écoles

La Salle ikastetxea. Donostia

1946-2010

Donostiako "San Bernardo" ikastetxea itxi ondoren hiria hezkuntzaren erreferentzia gabe geratu zen, nahiz eta Herrerako "San Luis-ek" eta Alde Zaharreko "Los Angeles-ek" bere zereginarekin jarraitu, baina ikastetxe hauetako ezaugarriak, lehenengo hezkuntzan eta lanbide heziketan zehaztuak, Anaien itxaropenak ez zituzten betetzen. Gerra Zibila bukatu ondoren, Anaiek bere ikastetxeak finkatzearen aukera ikusten zuten. Hori dela eta, Bilboko Barrutia behin erregistratua Igeltegi izenekoa lur-sail bat erosteko lanak hasi ziren, zeintzuk jabeak Etxaide-Camio familia zen. Hau 1940ko maiatzean gertatu zen, baina sei urte itxoin behar izan zituzten eskola irekitzeko. Ikastetxe honek "La Salle" izena izango zuen eta, nolabait, San Bernardo espiritua berpizteko sortu zen. Beraz, ez zen eskola berri bat kontsideratzen, aurrekoaren jarraipena baizik. San Bernardon bezala, Anaiek Merkataritza eta Batxilergo ikasketak irakatsi nahi zituzten eta horretan saiatu ziren.

Beste alde batetik, ikastetxe honek beste ezaugarri bat izan zuen. 1977/78 ikasturtean Anaia Ikuskatzailearekin (Bisitariarekin) kontsulta eta bilera asko egin ondoren, "La Salleko" komunitatea, handiegia zelako, bitan banatu zen. Erabaki honekin elkarbizitza eta eskolako funtzionamendua erraztatzen saiatu ziren. Ondorioz, zentroak bi komunitate izan zituen, Ariztigane komunitatea Juan Teodoro Sáez-ek zuzendutakoa eta Igeltegi komunitatea, Norberto Sagastagotia-k zuzendutakoa.

Igeltegik lur-sailak zituen lurrak eta txalet bateko adina zuen, 1940ean Etxaide-Camio familiak sortutakoa. 1943ko urtarrilean, Anaia Ikuskatzaileak, Cesareo-k, irakaskuntzak berehala hasiko zela uste zuen, baina ikusi dugun bezala hiru urte gehiago itxoin behar izan zituen. Hiru urte horiek pasatu eta gero, Juvenal Celso Anaia iritsi zen eta lehenengo zuzendaria izan zen eta, nola ez, San Bernardotik etorria zen. Juvenal Celso Anaia barnetegiko irakasle gazte bat izan zen eta bere asmoa zen 1946/47 ikasturtean hastea. Horretarako propaganda egin zuten, kazetariekin elkartu zen eta udan uda-ikastaroak antolatu zituen. Ikastaro horretara 40 ikasle joan ziren eta talde banaketa egin zuten: batzuek irakaskuntza elementala egingo zuten, beste batzuek "sarrerakoa" eta beste batzuek merkataritza.

Irailaren 10ean ehun ikasle baino gehiagok ikasturteari ekin zioten, baina oraindik "Peritaje" ikasten zutenak ez ziren iritsi eta akademietan jarraitzen zuten. Hasieran komunitatean sei Anai zeuden eta lehenengo momentutik ikastetxean bizitza egin zuten. Azaroan kapela irekitzeko baimena heldu zen eta hilabete hartatik, 21ean, "Presentación de la Santísima Virgen" jaia ospatzen zuten, kapela horrela inauguratuz. 1948an barnetegirako lanak hasi ziren eta 1949ko kronikan eraikin berrirako txosten batzuk jasotzen ziren, hau da, burdinaren, tutuaren eta zementuaren kuporako baimen ematea, arkitektoarekin, Ponte jaunarekin, elkarrizketak eta abar.

Hasieran komunitateak bi pabiloi eraikitzea pentsatzen zuen, baina azkenean bat egitea erabaki zuten eta horretarako Barrutiko Kontseiluaren oniritzia izan zuen. 1950etik indusketa-lanak eta lur-erauzketa lanak hasi ziren eta berehala sotoaren lehenengo zutabeak ikusten ziren. Hurrengo bi urteetan lan guztiak egiten jarraitu zuten, eta horrela, instalazio eskolarrak zabaldu ziren, eta Komunitateak eta probintziatik etorritako ikasleek instalazio egokiak izan zituzten. 1951/52 ikasturtea, kronistaren iritziz, "errealizazioetako urtea", izan zen. Pabiloi berriak puntualitatearekin iristen ziren ikasleak onartzen zituen eta zeuden gelak eguzkitsuak eta argiz beteta zeuden, eta zeuzkaten altzariak ere oso onak ziren, laburbilduz, erosoak eta dotoreak. Komunitatearen logelak eta egongelak ere oso egokiak ziren, salbuespen batekin, jangela. Jangela oso ondo zegoen baina lehenengo momentutik mediopensionista asko heldu ziren eta jangela txikia geratu zen. Beraz, lanen erritmoa ez zen gelditzen.

Gauzak horrela, 1957 urtean iradokizun bat ikastetxearen lanen gainean sortu zen, berriro txikiak geratu zirelako. 1961ean, lanez dihardueneko urte lasaian, proiektuen urtea izan zen, etorkizuneko laneko urtea. Kapelan, areto nagusian, estalitako patioan, eta Anaientzat etxebizitza bat lanak egin behar ziren. Data hartatik eta 1965era arte, lanak berriro hasi zirela, txukuntze eta erreforma txikiak egin zituzten eta 1965eko otsailean eraikin berriaren lehenengo harria jarri zuten. Arizmendi jaunak jarri zuen lehenengo harri hura. Apirilean kapelaren eta areto nagusiaren lanak hasten ziren eta kapelarenak oso luzeak izan ziren. 1969ko abenduan erreforma bukatu zuten. Ordea lan propioak ez ziren bakarrak izan. 1968an ikastetxearen inguruetan hiriko ingurabide errepide bateko lanak hasten ziren eta, ondorioz, Igeltegik zeukan parkea desagertu zen eta ikastetxearen sarbideek zailtasun handiak pairatu zituzten. Eraikitzeko gorakada honen ondoren, bai eskolaren barruan, bai eskolatik at, eta pabiloi berria egiteko ahalegin ekonomiko itzelaren ondoren, ikastetxeak erronka berriei aurre egin behar zien: 1970eko Heziketako Lege Orokorrean indarreko sarrera. Ordea, 1976an izan zen zentroak obrak bukatutzat eman zituenean, nahiz eta 1978an, 1980n eta 1981n, lan txikiak eta erreformak patioetan eta geletan egin.

Hasieratik "La Salle" ikastetxea oso kezkatua izan zen eskola garraioarekin eta kezka horrek 1970ra arte iraun zuen. Zentroaren kokapena ez zituen ikasleen sarbideak errazten, ikasleek garraiorako baliabideak bazituzten izan ezik. Irtenbidea tranbietan edo beste garraio batzuetan iritsi zitezela zen. Esate baterako autobusetan, zeintzuk garai hartan gune hartatik ibiltzen ziren, hain zuen ere, 1948tik. Ikastetxeren sarbidea ez zen arazo bat kanpoko ikasleentzat bakarrik, Donostian bizi zirenarentzat ere zailtasun bat zen. Beraz, eskolaren kokapen berezi honek garraioko enpresen laguntza behar zuen. Hori dela eta, "Topo-k" (trenak) ordutegi bereziak jarri zituen, zein sarrerako eta irteerako ikastetxearen orduekin bat zetozen. Gainera Errenteriatik, Pasaiatik eta Herreratik joaten ziren ikasleak bagoi bat erreserbatua zeukaten. Zerbait antzekoa Hernaniko eta Astigarragako autobusekin gertatzen zen.

Urte askotan zehar autobus zerbitzu propio bat Donostiako ikasleentzat funtzionatu zuen, hain zuzen ere, 1954tik 1974ra arte eta zerbitzu honek ikasleen ikastetxera iristea errazten zuen. 1974ean ikastetxeak, "Hermanos de Areizaga" autobus konpainiari, zituen lau autobusak saldu zizkion, eta hauek, urte hartan zehar zerbitzua ziurtatu zuten. Garraio-sistema honek baldintzapean jartzen zuen ikastetxearen ordutegiak eta Anaiarenak, hauek eguneko lau aldiz atera behar ziren ikasleak autobus geltokiraino laguntzeko.

"La Salle" Loiolako San Bernardo bezalakoa izatea nahi zuen, baina horretarako barnetegi bat behar zuten. Gauzak horrela, lehenengo ikasturtetik barneko ikasleak agertzen hasi ziren eta hauen kopuruak hazkunde iraunkorra izan zuen. Eredu honen matrikulak izugarrizko hazkundeak izan zuen eta 1958/59 ikasturtean berrehun barneko ikasle zeuden barnetegian. Lehenengo urteetan arrakasta ikusgarria zen baina 70. hamarkadan arrakasta hura desagertzen hasi zen eta jaitsiera nabarmenagoa izan zen. Orokorrean, Gipuzkoako herrietako familien onetakoak ziren ikasleak, "La Salle" Loiolara Zumarragatik, Eibarretik, Beasainetik eta Zarautzetik etortzen ziren batez ere, baina probintziako beste herrietatik ere bai.

Barnetegiko bizitza pixka bat leuntzeko, 1956an praktika berri bat indarrean jarri zuten, hau da, hilean behin asteburuetan ikasleak etxera joango ziren. Praktika hau ondorengo urteetan jarraitu zen, baina horretarako ikasleek baldintza bat bete behar zuten: ikasketa txartel zehatz batzuk lortu behar zituzten.

Barnetegiko ixteak hiru arrazoi izan zituen: akademikoak, sozialak eta eskolarrak. 1979/80 ikasturtean ixtearen egoera iristeko, aurrez barnetegiaren birplanteamendua egin zen Komunitatearen Anaien artean. Momentu hartan barnetegia betetzen zutenak BUP-eko ikasleak ziren, bi salbuespenekin, COU-ko ikasle bat zegoen eta beste bat EGB-ko 8.ekoa. Anaien iritziz, COU ikasleak oso helduak ziren barnetegi batean bizitzeko eta diziplinaren arloan arazoak sortzen zituzten, eta besteak EGB egiten zutenak gaztegiak ziren eta horrexegatik ere arazoak sortzen zituzten. Aipatu dugun bezala ikasle hauek gipuzkoarrak ziren eta gehienek lehenengo hezkuntza "La Salleko" beste ikastetxetan egin zuten, Legazpin, Zarautzen, Ordizian, Beasainen, ... Baina birplanteamendurako arrazoiak argiak ziren: une hartan zeuden barneko ikasleak oso gutxi ziren barnetegia mantentzeko, 39, hain zuzen ere, eta beste aldetik, Anaientzat egoera hura lotura moral zen. Anaiek ez zuten saririk aurkitzen, batez ere, barneko ikasleek ez zutelako ikastetxeari atxikitze handiagoa erakusten. Azken arrazoia apostolikoa izan zen: "Anaiak hezitzaile erlijiosoak dira eta laguntzeko sortuak izan dira". Arrazoi hauek behin aztertuak, hartu zuten erabakia barnetegia kentzea izan zen, nahiz eta beste bat izan zeinek 75 barneko ikasleak igotzea zen.

Barnetegia ikasturteko ikasle arrunta hartuta ez zegoenean, oporretan, beste Komunitateetako Anaiak "La Salle" Loiola ikastetxera hurbiltzen ziren.

Lehenengo hogei urtetan zehar "La Salle" Loiola izen ospetsua hartu zuen. Horretarako jardueran batzuk funtsezkoak izan ziren, hau da, barnetegia, matrikularen hazkundea edo eraikinaren zabalkuntza oso garrantzitsuak izan ziren. Batez ere, irakaskuntzaren alde giro on bat bilatzen zen, baina baita ere atmosfera familiar baten bila ibiltzen ziren. Testuinguru honetan, 1953an neurri garrantzitsu bat hartu zuten, Zinema Aretoa ireki zutenean. Honek, Zinema Aretoak arrakasta handia izan zuen, eta beste aldetik, beste zeregin bat betetzen zuen "horrekin, areto publikoetatik urruntzen ditugu eta giro eskolarraren barruan gelditzen ditugu". Baina zinemaren kontua alde batera utzita, "La Salleko" Anaiek beste jarduera batzuk antolatzen zituzten, esate baterako, kirol ekintzak. Mota guztien lehiaketak antolatzen zituzten, are eta gehiago, 1957an talde hipiko bat izan zuten.

Bestalde, 1951n Ikasle-ohi Elkartea sortu zen San Bernardo espiatuaren berreskuratzeko asmoarekin. Ordea, pentsatzen zuten baino jarduera gutxiago egin zuten, hau da, urtean behin asanblada bat antolatzen zuten eta besterik ez. Ikasle ohiak, bere ohorean zaurituak, Baionara bidai bat antolatu zuten 1966an urtean, baina joan baino lehen, San Bernardo-aren ikasle ohiekin beste bilera bat antolatu zuten eta, maiatzean, 200 lagun edo gehiago biltzea lortu zuten. Hurrengo urtean bi bazkari prestatu zituzten eta 1968an 450 lagun baino gehiago asanbladara joan ziren. 1969an talde lan bat antolatu zuten eta talde lan honek astero bilerak egiten zituen. Talde lanak zuzendaritza bat zeukan eta zuzendaritza honetan ikasle ohiek parte hartzen zuten, baina beste lagun bat zeukaten San Bernardo-tik etorrita. Elkarte honek proiektu asko zituen eta haien artean batzuk aukeratu zituzten: ikasle ohien fitxategi bat antolatzea, klub soziala bat sortzea, etxebizitza eraikuntza kooperatiba posiblea sortzea eta, batez ere, zeregin sozial bat egitea "La Salleko" ikasle ohien artean, zentozen lekutik zentozela.

Beranduago "desagertu ziren" eta 1972an jarduera pedagogiko batzuk antolatu zituzten, hau da, Elkarteak ikastaro batzuk antolatu zituen. Ikastaroaren izenburua ondorengoa zen: "Cursillos de Mentalización Lasaliana", zeini 40 lagunen bat joan ziren. Hurrengo urtean gurasoentzat ikastaro gehiago antolatu zituzten, "Familiaren Orientazioko Ikastaroak" ezkontzako erlazioei buruz eta seme-alaben heziketari buruz. Anaien iritziz ikastaro hauek oso ondo izan ziren gurasoei zirikatzeko eta hauek heziketaren arloan sartzeko, zentroetara hurbiltzeko eta hezitzaileei animatzeko, zeregin hau garrantzitsu eta garrantzi handikoa zelako.

"Lasaliano etxea" 1973an sortu zuten, hau da, sozietate gastronomika bat, lasalianotar familiari zuzenduta . Hasieran "Salletarrak" deitu zuten eta elkarte honek helburu batzuk zituen, horien artean, ikasle ohiak biltzea, ordea, denbora aurrera joan ahala,helburuek jatorrizko ideiak menperatzen zituzten. "Salletarrak" elkarteak lasaliano bizikidetasun ekitaldiak sortu zituen, "larunbata familiarra", esate baterako, Gurutz Gorriaren gazte talde bat, ikasle helduentzat sorospen ikastaroak, "paper bilketa"-ren jarduera (aldizkariak eta egunkariak etxez-etxe jasotzen zituzten eta biltzen zuten diruarekin ikasleen obra soziala eta kulturala ordaintzen zuten), Eguberriko zozketa helburu berberarekin, eta abar, baina haiek guztiak espiritu kristau nabarmenarekin.

Beste aldetik bisitak ugariak ziren. Batzuetan Anai Ikuskatzailea "La Salle" eskolatik agertzen zen, baina autoritate politikoak eta zibilak ere eskolatik agertu ziren. Beste herrialdeetako ikasleak ere, noiz behinka hurbiltzen ziren, esate baterako, 1960ean Frantziatik, Lille eskolatik 30 ikasle joan ziren eskolara. Ikasle haiek bi helburu zituzten: gaztelaniaz ikastea eta, batez ere, uda Donostia pasatzen.

1976 urtean gurasoentzat jarduera asko antolatu zituzten, Gurasoen Elkarteak antolatuta. Ikasturte hartan eta hurrengoetan ondorengo gaiak ezarri zituzten: seme-alabek galdetzen dute; gurasoen adibideen balioa: "familiaren baloreen hierarkia eta seme-alabengan eragina"; "familia disolbatzen da? etorkizunerako begira, zeintzuk dira familien oinarriak?" Kurtso horietara ehun lagun baino gehiago hurbildu ziren eta arrakasta handia izan zuten, ibilaldiak bezala. Urte hartan ere, Urdiainera martxa bat antolatu zuten eta mila pertsona baino gehiagok parte hartu zuten, gurasoek, Anaiek, ikasleek,...

Beste jarduera adierazgarri bat 1982an gertatu zen. Garai hartan zegoen langabezia kezkagarria zen eta Anaiek, erakunde erlijiosoek antolatutako kanpaina egin ondoren, parte hartu zuten Komunitatea bezala laguntza ekonomikoa emanez. Laguntza ekonomikoa ere ANESVAD erakundeari eman zioten (ANESVAD erakundeak Filipinas-eko leproseria bat lagundu zioten) eta 1988an Togo eta Aguarongo misioei ere laguntza ekonomikoa eman zieten.

"La Salle" ikastetxea bere ibilbidea hasi zenean, 1946an, 1945eko Hezkuntzaren Legea hasi berria zen eta lege honek 1970era arte iraun zuen. Honen ondorioz, Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak eraginda ikusi ziren, hain zuzen ere Batxilergoa. Honi buruz eta "Historikoak" aipatzen zuen bezala "ikasturte amaieran azterketek berean zehar garatutako lana definitu zuten. La Salleko ikasleak azterketara joaten ziren lehen aldiz eta honek ofizial itxura zeukan, Oinarrizko Gradua deitutako proban parte hartzerakoan". Hau da, "La Salleko" ikasleek, Batxilergoan parte hartu nahi bazutenean, Irakaskuntza Ertaineko Institutuan azterketa ofizialera aurkeztu behar zuten. 1957an lehen aldiz, Goi Batxilergorako aurkeztu ziren azterketa horietara. Azterketa haiek kezka handia sortu zuten ikasleengan, "reválida" ospetsu haiek, Oinarrizko eta Goi Batxilerra bukatzen direnean, hau da, Batxilergo 4. eta 6. kurtsoak bukatzen zirenean edo PREU bukatu ondoren. 1970ko legea indarrean jarri zutenean PREU desagertu zen baina horren ordez COU sartu zen, eta COU bukatzen zenean "selektibitatea" asmatu zuten. Azterketa guzti hauei ikastetxetako ohizko azterketak gehitu behar ziren. Hainbeste azterketek irakasleak eta ikasleak estresatzen zituzten, baina, beste aldetik emaitza onak ateratzeko balio zuen. Hori dela eta, pentsamendu pedagogikoak gorabehera, azterketa batean kontu ematea, baldintzapean jartzen zuen irakaste-metodoak. Berriz, 1970ean Hezkuntza Orokor Legea indarrean jarri zuten eta lehenengo aldaketak sortu ziren eta 1978/79 ikasturterako ikasketen ziklo berria osatua zegoen, hau da, BUP-eko hiru ikasturteak eta COU.

Hala ere, ikastetxea estatuko legeak baldintzatzen zuten eta nahiz eta berezko identitatea izan, San Bernardo zaharraren oinordekoa, "La Salle jaio zen San Bernardo-ren ohiturak berpizteko, zeinek arreta berezia Merkataritza Irakaskuntzan jarri zuen, irakaskuntza hau batxilergoak xurgatu zuen arren". Beraz, Merkataritza Irakaskuntza denbora osoa eskainita egon zen baina azkenean disolbatu zen eta 60. urteetatik Bigarren Hezkuntzan zeregin guztiak zehaztu zituen. Horrexegatik, batzuetan lanbide heziketak ez zuen arrakasta izan, erantzuna argia da: "dirudienez, ez da inoiz horrelako irakaskuntza ikastetxe honetan planteatu, batez ere Gipuzkoan lasalianotar erakundeak horrelako hiru zentro dituenean, eta are gehiago, hiru zentro horiek ondo antolatu eta hornituak daudenean: Irun, Andoain eta Zumarraga".

Ikastetxearen hasieran euskarekiko erreferentziak ia ez ziren existitzen, nahiz eta argitalpenaren batean olerkiren bat agertu. Ordea, 1970. Hamarkadan "La Salle" Loiolak lehenengo pausoak eman zituen euskararen alde. Lehenengo pauso hauek alfabetizazioaren alde eta euskalduntzearen alde izan ziren, irakasleari zuzenduak eta, beste aldetik, materiala euskaraz prestatzen hasi ziren. Gainera, 1976an Euskal Astea antolatu zuten, maiatzaren hirutik bederatzira, Beloki Anaiak antolatuak. Euskal Kultur Aste hartan Gurasoen Elkarteak, Salletarrak, eta Aurrezki Kutxa Probintzialak parte hartu zuten.

Gurasoen euskalduntzearen prozesuan ere "La Salle-k" parte hartu zuen. Hori 70. hamarkadan gertatu zen, noiz Alkain Anaia egunero Loiola auzora jaisten zen euskaraz klaseak irakastera. Baina euskara 1986an eta 1987 urteetan behin betirako ezarri zen "La Salle" ikastetxean. Urte haietako "Historikoan" horrela zioen: "Euskal Herriaren herriko kultura emateko gure proiektua mantentzen jarraitzen dugu. Hain zuzen ere, gure hizkuntza naturala euskara da". Erabaki hau erakusteko 1992etatik "Historikoak", zeintzuk Erromara bidaltzen zirenak, euskaraz idatziak bidali zituzten.

Ikastetxearen ezaugarriek, Bigarren Hezkuntzara zuzenduak, barnetegi baten mantentzeak eta, batez ere, irakasleriaren hazkundeak, jarduera berezi batzuek behar zituzten. Haietako bat, zentroaren identitateko keinuak mantentzera zuzenduta zegoen, beste batzuk jarduera ludikoak eta kirol ekintzak egitera, baina haiek guztiak "nacionalcatolicismoaren" menpe, nahiz eta lehenengo garaian leunagoa izan. Hasieran bidaiak eta txangoak oso arruntak ziren baina 60. hamarkadatatik ikasturte bidaia amaierak ohiko praktika izan ziren ikasle finalistentzat, azken ikasturtean zeudenentzat.

Udan kanpamenduak antolatzen zituzten eta jarduera haiek bi helburu zituzten: lehenengoa atsedena, baina bigarrena zehatzagoa zen, hau da, ikaslearen lan hezigarri eta integrala biziagotzea zen.

Kirol ekintzei dagokienez, lasalianotar Anaiei kirol jarduerak asko gustatu zitzaien eta, adibide bezala, 1955ean Ikastetxearen Olinpiada antolatu zuten. Olinpiada hartan bostehun baino ikasle gehiagok parte hartu zuten helduen eta ertainen klasekoek, zeintzuk patioa zuriz jantzita agertu ziren eta lasalianotar izarra egin zuten. Egun batzuk beranduago "Frente de Juventudes"-ek Donostiako futbol zelai batean erakusketa egitea eskatu zieten Anaiei. Jarduera hauek oso garrantzitsu eta ospetsuak izan ziren eta horren ondorioz 1958an, noiz kirol zelai batzuk inauguratu zirenean, Diozesiko Apezpikua, Gobernadore Militar Bikaina, Alkatea, Foru Aldundiko Presidentea, Diputatuak eta Zinegotziak joan ziren. Ordea, nahiz eta kirola Anaien gustukoa izan, futbola gorrotatzen zuten, "Historikoan" aipatzen zuten bezala: "fisikoki ikasleak bikain ateratzen dira. Kiroletako modalitate guztiak gure programan sartzen dira. Nolabait ikaslearen erabaki librea errespetatzen delako eta nolabait Espainian nagusitzen den futbolari buruzko obsesio horren kontra izateko".