Écoles

La Salle-Buen Pastor ikastetxea. Legazpi

1942-1988

Legazpiko La Salle-Buen Pastor ikastetxea bere ibilbidea hasi zuen Patricio Echeverria enpresariari esker zeinek, urtean zehar diru-laguntza eman zion eta baldintza onenak eskaini zizkion. Une batean, barruti osorako "eskola modelo" bat zela esaten zen. Lokala udalak utzi zuen eta eraikin berri eta izugarri eraikuntzagatik beste zentroen zailtasun ekonomikoak ekidin zituen.

Zentro honek inflexio-puntu bat izan zuen, 1973an, ikastetxea Fundazio bihurtu zenean. Fundazio horretan Buen Pastor ikastetxeak eta Santa Teresa ikastetxeak parte hartu zuten eta urte batzuk beranduago bat egin zuten Oinarrizko Orokor Irakaskuntza normalizatuz. Erabaki honek ikasleriaren kopurua igo zuen, batez ere, une hartatik neskek eta mutilek elkarrekin ikasten zutelako. Gainera, eskaintza hezitzailea zabaldu zen, Haur Hezkuntza ere indarrean jarri zutelako. Momentu hura arte, zentroa ez zen definitzen eta Hastapen Profesionala eta Batxiler Laborala ematen zuen, baina 1970eko legearekin zehaztugabe hori desagertu zen eta antolakuntza berri bat izan zuen.

Garaiko testuinguruak, beharrak eskolarrak berriak eta matrikulako jaitsierak lagundu zieten Anaiei irakaskuntza uzteko, baina bi Anaia 1988ra arte jarraitu zuten herriko ikastolan. Anaien Komunitatea ere jaisten ari zen, nahiz eta Anaiek ospe ona izan herrian izan zirenean eta lan egin zuten bitartean.

Lehen aipatu dugun bezala, zentro honen sormena Patricio Echeverriari eta Udalari esker izan zen. Horrela, 1942ko abuztuaren 11n, Anaiek eta Patricio Echeverriak kontratu bat sinatu zuten eta hilabete bat beranduago Gasteizeko Apezpikutzak oniritzia ematen zuen. Iraileko egun hartan, 14ean, hain zuzen ere, Jose Maria Iciar Agirre Anaiak Lehenengo Hezkuntzako Saileko Nagusiari instantzia eta espedientea bidali zizkion eskola irekitzeko. Ordea, hilabete batzuk itxoin behar izan zen Lehenengo Hezkuntzako Zuzendaritza Orokorrak baimena emateko eta Lehenengo Hezkuntzako hiru gelak martxan jartzeko. 1943ko otsailean zentroa inauguratu zuten eta Patricio Echeverriari omenaldi bat egin zioten, zeini Udalak lursailak utzi zituen ikastetxea eraikitzeko.

Zentroaren hasiera Anaia Ikuskatzailearen gustukoa izan zen, herrian Anaien zabalkuntza posiblea zelako. Honen iritzia:

"eskola hau eraikin bat da gure oniritziarekin eraikia, izugarrizko maitasunarekin egina eta eskola modelo bat izan da. Kapilau izango dugu, kapela dotorean egunero meza izango dugu haurrentzat, asteko aitorpena, (...)Irakaskuntza guztiz dohainik. Ikastetxeak patio handiak izango ditu, estalguneekin, frontoiak, baratza. Eskola hau bestekoak modelo bat da. Sortzaileek, enpresariek, obra honi benetako maitasunarekin begiratzen diote eta bere beharrak eskuzabalarekin beteko dituzte, pertsona arruntak direlako, errukiorrak, eskuzabalak eta gauza guztiak ondo izatea, gustatzen zaie".

Iritzi positiboa hau urte asko izan zuen Anaia Ikuskatzaileak, noiz, 1963an, esaten zuen "eskola honek Barrutiari ospe ematen dio".

Jatorrietara bueltatuz, inaugurazio ekitaldiek programa erakargarri bat jarraitu zuten. Bezperatik kanpaiak jo zituzten jaiaren hasiera ohartuz. Baina sortzailearen iloba hil zen eta jaia goibeldu zuen. Ordea, eta nahiz eta eguraldi txarra izan, kalejirak izan ziren, autoritateei harrerak eta meza nagusia ospetsua non Gotzainak parte hartu zuen eta Orfeoi Donostiarrak abestu zuen. Goiz-goizetik jende asko herritik mugitu hasi zen, jendeak Patricio Echeverriari bere zeregina eskertu nahi ziolako. "Historikoak" oso ondo deskribatzen du egun hartan gertatu zena: "Probidentziak gauzak ondo nahi zuen". Prozesioaren unean nahiz eta euri zaparradak ugariak izan, eguzkia gogoz nabarmendu zen. Jarraian, areto nagusian giltzen eskura ematearen ekitaldia egin zuten. Fundazioak giltzak Anaiei entregatu zizkien eta Patricio jaunari omenaldia egin zioten Herriko Ohorezko Alkatea izendatuz. Autoritateen hitzaldiak ez ziren falta izan. Anaia Ikuskatzaile Agurgarria hasi zen, Alkateak jarraitu zuen, gero Diputazioko Presidenteak, Gobernadore Zibilak eta Gotzainak bukatu zuen, nork hitz politak izan zituen Patriciorekiko. Jarraian Orfeoi Donostiarrak kontzertu izugarria eman zuen eta jaia Bilboko artistekin bukatu zen, zeinek herriak disfrutatzea lortu zuen.

1942/43 ikasturteak diploma eskura ematearekin bukatu zuen, berrehun eta berrogei ikasle matrikulatuak izan ziren eta Aprendizgo gela ireki zuten 1943ko azaroaren 1ean. Hurrengo ikasturtetik eskolak normaltasuna berreskuratu zuen eta ospakizun erlijioso guztiak ospatu zituzten. Hala ere, normaltasun hau aztoratua izan zen, esate baterako 1945ean, noiz Erregeen bezperan izugarrizko elurrezko ekaitzak herriko inguruak estali zituen. Agureen iritziz, berrogeita hamar urte baino gehiago zeramaten holako ekaitza ikusi gabe. Baina zorigaitzak larriagoak beste aldetik zetozen, hau da, gaixotasunak eta heriotzak. 1969an mutil batek minbizia zeukan burmuinean eta nahiz eta "Novena" Anaia Migueli otoitu, ez ziren emaitzak lortu. 1964ean ere zorigaitzak eskolara etorri ziren, noiz ikasle bat urtegi batean itota hil zen, edo Gotzainaren heriotza urte bat baino lehenago. Baina dudarik gabe, "Historikoek" esaten duten bezala, "une larriena bizi ziren Teresa andrea, eskolako sortzailea eta Patricio jaunaren emaztea hil zenean populazio osoak negar egiten du emakume honen desagerpena. Jaungoikoak zeruan izan dezala". Hiletara Anaia asko joan ziren sortzaileari beraien eskerrak emateko. "Benetan, ekitaldia izugarria eta herrikoa izan zen". Patricio jaunaren heriotzak, 1973ko otsailaren 23an, hunkipen handia sortu zuen. Horren ondorioz Anaiek ohar bat Erromako Idazkari Nagusiari bidali zioten "enpresa osoak ixten du. Herri osoak sentitzen du. Gauza ikaragarria bat da".

1968an 25. urteurrena ospatu zuten eta ikasleek, ikasle ohiek, ikasleen gurasoek eta, orokorrean, herri osoak, parte hartu zuten "haur danborradak jaiak irekitzen zituen. Kirol Olinpiadak mutilak animatzen ditu. Jaialdi arte-musikalak Anaien obrarekiko mirespena islatzen du. Erakusketaren hasierak egindako obra erakusten du. Asko gustatu zitzaien". Baina ospakizun honek beste lan batzuk zituen atzetik. Esate baterako, hogeita bost urte haietan matrikula bikoiztu zuten, Aprendizgo eskola bat sortu zuten, ikasle ohiak elkarte bat sortu zuten, Batxiler Laborala ezarri zuten eta, batez ere, bokazio mintegi bat izan zen. Beraz, Anaien poza, Anaia Ikuskatzaileak esaten zuen bezala, autoritateen atsegina eta Anaia Ikuskatzaileak zituen itxaropen onak probak onenak ziren esateko gauzak ondo eginak zeudela.

Ordea, arazoak ere agertu ziren eta 1961ean herrian akademia bat ireki nahi zuten, baina herriak ondo erantzun zuen eta Anaien ospea mantendu zen. Gainera, urte hartan Hastapen Profesionala hasi zen eta eskolaren martxak ondo jarraitzen zuen. Berriz, 70. hamarkadan herriak aldaketa nabariak pairatu zituen eta alderdi batzuk kili-kolo geratu ziren. Urte haietan immigrazioa hazi zen eta 1980an hamar mila biztanle baino gehiago zituen Legazpik, gainera, egoera politika eta sozialak ere, aldaketa garrantzitsuak izan zituzten. Gauzak horrela eta beste eskoletan gertatzen ari zen bezala, Buen Pastor eskolan jarduera desberdinak izan ziren, alegia "gure zentroa utzi genuen edozein jarduerarako, ekitaldi politikoak, sozialak, osasunak, ...nahiz eta jarrera aurkakoak izan". Kultural arloan ere irakidura eta mobilizazioa ikusi ziren, berezko eskolan 1978an Gau Eskola bat sortu zelako. Gau Eskola honetan lehenengo ikasturtean hirurehun baino ikasle gehiagok matrikula egin zuten, 1982an itxi zuen arren.

Dakigunez, 1970ean lege berri bat indarrean jarri zuten eta lege honek aldaketa nabarmenak ekarri zituen. Eskolak bi eredu zituzten, estatalak edo ez estatalak. Gurea ez estatala zen eta beste izen bat adoptatu behar zuen Buen Pastor-Santa Teresa. Zentroaren titulartasuna Buen Pastor-Santa Tersesa Fundazioak zeukan eta ikastetxea eraldaketa baten emaitza besterik ez zen. Une hartan hogei eta zortzi gela zituen, mila eta ehun eta hogei ikasle sartzen ziren eta hiru eraikin zituen. Informazio honekin bukatzeko ikastetxearen azken izena emango dugu: "Colegio La Salle-Buen Pastor-Santa Teresa, a cargo de los Hermanos de La Salle y las Carmelitas de la Caridad" eta entitate sustatzailea Legazpiko Gurasoen Elkartea zen.

Eraldaketa hau oso garrantzitsua izan zen lege berriari egokitzen zelako. Ondorioz, zentroaren helburuak aldatu zituzten eta haien artean hau aurki dezakegu: "kontzepzio honetatik, zentroak pertsona prestatu nahi du alderdi desberdinetan, hau da, eremu intelektual, afektibo eta sozialean. Horretarako lan teknikak, espiritu kritikoa eta ulermenerako, espresiorako eta komunikaziorako gaitasunak izan beharko ditu integrazio soziala lortu nahi badu". Aldi berean arlo erlijiosoan ere konpromiso berri bat onartu zen, hau da, "ikasleen ardura erlijiosoa eta soziala bultzatuko dugu". Aldaketa guzti hauek osatzeko elkarbizitzaren arau batzuk sortu ziren eta beste batzuk ordutegientzat, ekitaldi akademikoentzat, jaientzat eta oporrentzat.

1975etik ikastetxeak hiru sekzio zituen eta Komunitateko Zuzendaria zen antolatzen zituena:

  1. Anaiek zuzentzen zuten ikastetxea: 286 ikasle zituen, zeintzuk 5. mailatik 8. mailara zeuden. 6. mailan 11 neska daude.
  2. Hermanas Carmelitas de la Caridad: 288 ikasle zituen, zeintzuk 5. mailatik 8. mailara zeuden eta denak neskak ziren.
  3. Ikastolakoa: haur hezkuntzako bi gradu eta beste gradu bat maila bakoitzeko 1. mailatik 8. mailara.

Izan ere, aipatu behar da ikastolaren langileek ez zeukatela zer ikusirik Anaiekin. Beste langile sekular batzuk kontratua sinatu zuten zentroko Zuzendariarekin, nahiz eta behar ekonomikoak Patricio Echeverria S. A. erakundeak ordaindu. Ikusten dugunez, une hartan zentroak Oinarrizko Orokor Irakaskuntza besterik ez zuen ematen, baina euskararen klaseak hasita zeuden eta hurrengo urteetan jarraituko zuten.

1976an Patricio Echeverria S. A. eskolaren jabea zen, 1975eko dokumentu batek Gurasoen Elkartekoa zela esaten duen arren, egia esan, une hartan gastu guztiak Elkarteak ordaintzen zituen. Egoera ez zen erraza izan eta daukagun informazioak horrela aipatzen du:

"irakaskuntza sei Anaiek eta bost irakasle sekularrak ematen dute. 286 ikasle dituzte eta beste 41 ikastolakoa dira, nahiz eta ikastola eta Santa Teresa ikastetxea Anaien zuzendariaren menpe izan. Gauzak horrela, Anaiek hiru zentro zituzten, Santa Teresa ikastetxea, Kimu-Berri ikastola eta La Salle ikastetxea eta ebaluazioak eta helburuak berdinak izan beharko ziren".

1980etik egoera argi geratu zen "bat-egitea teorikoa izan da, baina aurtengo egoera erreala izan da, hau da, Buen Pastor-Santa Teresa ikastetxeak zuzendaritza berbera, irakasle klaustro berbera, liburu berberak, prestakuntza berbera eta programazio berbera izan dutelako". Behin akordio hau lortuta bi Anaiek ikastolan hasi ziren eta beste Anaiek beste bi zentroetan lan egin zuten. Horrela ikastolaren independentzia baieztatu zuten eta berezko martxa jarraituko zuen, euskararen irakaskuntzari buruz desadostasunak alde batera uzten "programa ofizialak jarraitzen dira baina batzuei denbora ematen duguna gutxi iruditzen zaie, bi maila desberdinak ditugun arren, ikastolara joaten direnak eta oso gutxi edo ezer dakitenak". Horrela, Buen Pastor-Santa Teresa ikastetxearen gurasoen bilera uler daiteke. Bilera hura 1981eko azaroaren 18an egin zuten eta irakasgaien birbanaketa eta kudeaketa sistema berri bat egitea erabaki zituzten. Zentzu honetan 1980ko uztailean Fundazioaren funtzionamenduari buruz txosten bat bi helburuekin atera zuten: kristau prestakuntza eta euskalduntzea. Alegia, katekismoari arreta gehiago jartzea eta irakasleriaren prestakuntza euskararen arloan. Azken honi dagokionez, irakasleek euskara ikastaro batean parte hartu zuten, bai Lazkaon, bai Donostian edo berezko zentroan hurrengo ikasturtean klaseak euskaraz emateko aurreikusi batekin "lau urteren buruan irakasle sekularrek Euskaltzaindiak eskatzen duen D maila lor dezakete".

Egoera hau konplexuagoa zen, alde batetik Komunitateak bere jarraipena arriskuan ikusten zuen eta, beste aldetik, zentro batzuk bere kontrolpean zeuzkan. Gainera, ikasleen matrikula jaisten hasi zen, jaiotza-tasa jaitsieragatik, eredu linguistiko onartuagatik eta batez ere, ikasle gehiengoak ikastola aukeratzen zutelako. Zentzu honetan, Jokin Otegik, zeinek "Historikoa" idatzi zuen, Legazpiko eta etorkinen gurasoek beraien seme-alabak ikastolara eramaten zituzten euskalduntzea nahi zutelako eta horrela zioen "guk gai honetan fama txarra merezi izan dugu, nahiz eta ahalegin batzuk euskararen alde egin".

Zentro honetan beti izan zuen Lehenengo Hezkuntza, nahiz eta bere hasieratik Lanbide Heziketa ezarri nahi. 1965etik Batxiler Laborala ofizialki hasi zen bi urte lehenago eredu honen lehenengo klaseak eman zituzten arren. Hastapen Profesionalari buruz daukagun informazioa kontraesankorra da, txosten batean hamabi aprendizei buruz hitz egiten dutelako eta beste txosten batean "aprendizekin egiten dugun obra biziagoa izan behar da, baina gure erakundean ez da egoera hau planteatzen".

Izan ere, 1952 urtera arte aktibitate gutxi aurkitzen dugu, ordea, zerbait gertatu zen ikasturte hartan Zuzendaria joan zelako gelaz-gela, bi aldiz, irakasgai guztiak aztertuz "interesgarria da ikustea ikasleen gura beraien notengatik, sentikorregia batzuetan, eta behin baino gehiagotan negar egiten dute". 1953an Lehenengo Hezkuntza zabaldu zuten eta 1955ean Sarrerako eta Batxiler azterketak egiten zituzten emaitza onak lortuz. Ordea, batzuetan ikasleen maila akademikoa ez zen oso ona eta 1960an sarrerako prestatu zuten azterketa oso gogorra izan zen eta, dirudienez, bere helburua bete zuen 34 ikaslek beka lortu zutelako beste ikastetxeetan ikasteko, alegia, Unibertsitate Laboraletan, Bergarako Institutu Laboralean, Eskola Profesionaletan eta abar.

60. hamarkadan ikastetxeak irakaskuntzaren beste eredu batzuk planteatu zuen, Hastapen Profesionala, aipatu dugun bezala. 1962an lehenengo kontaktuak izan zituzten gurasoekin eta 1965ean Zuzendaria eta irakasleak gurasoekin bildu ziren ohartzeko orientazio berriari buruz, hau da, eskolan Batxiler Laborala zeukatelako. Bilera egin baino lehen, Madrilera txosten bat bidali zuten eta Ministerioak oniritzia eman zion eskolari eredu berri hau ezartzeko. Izan ere, oniritzia jaso baino lehenago eskolak material zientifikoa eta laborategikoa jaso zituen eta horri esker, Legazpiko ikastetxeak iraultza txiki bat ezagutzen hasi zen. Gauzak horrela, zuzendaria Madrilera joan zen diru-laguntzaren bila tailerrak hornitu nahi zituelako. Baina iraultza txiki honek bere alde negatiboa ere izan zuen, une hartan hirurogei ikaslek kuota txiki bat ordaindu behar zutelako, 150 edo 300 pezeta, aitak lantegian lan egiten bazuen edo langabezian bazegoen.

1964ean hiru ekitaldi izan ziren: 16 ikasle Zumarragara joan ziren hurrengo ikasturterako beken azterketa egitera; 31 Oñatiko Institutura joan ziren sarrerako azterketa egitera eta hirugarrena, Patricio Echeverriaren lantegiko 200 langilek Lehenengo Ikasketen Agiria lortzeko egin zuten. 1968 urtea oso desberdina izan zen: 4. Kurtsoko ikasleek azterketa bat egin behar izan zuten Urretxun eta azterketa hura oso partziala izan zela kontsideratu zuten, gurasoek ere horrela ulertu zuten, eta, beste aldetik, notak bi asteren ostera eman ziren, "ikasle bakoitzari nota bat gorriz jarri zaio ikaslearen gaitasuna erakusteko. Berarekin gurasoek beraien semeen esfortzuak ikus ditzakete".

Aipatu dugun bezala ikastetxeak 1970eko lege berria onartu behar izan zuen. Horrela, Oinarrizko Orokor Irakaskuntzaren alde apustu bat egin zuen eta Hezkuntzaren eta Zientziaren Ministerioaren ildoak jarraitu zituen, are eta gehiago "euskarari arreta handia eman zion, maila guztietan egunero euskara ordu bat ikasten zuten eta irakasgairen bat euskaraz egiten zuten". 1975ean hastapen Profesionala eta Batxiler Laborala behin betiko desagertzen ari ziren eta urte bat beranduago zentroak Ministerioari Haur Hezkuntza gela bat eskatzen zion, baina berriro erreformak iristear zeuden. Kasu honetan Eusko Jaurlaritzatik eredu linguistiko berri bat aukeratu behar zuten. Testuinguru honetan Anaien hitzak oso argiak izan ziren "nahiz eta B eta D ereduak eman, jendeak ez du gugan konfiantza eta bere seme-alabak ikastolara eramaten zituzten etorkinak barne. Ikasleen bi heren ikastolak ditu eta heren bat eskola nazionalak eta pribatuek. Etorkizuna iluna da".