Écoles

La Salle. Andoain

II Errepublikaren garaian Anaiek beste zentro bat sortu zuten, Andoainen, hain zuzen ere, eta egia esan, gertakizun hau ez zen oso arrunta izan, batez ere, garai hartan Kongregazio Legeari buruz eztabaidatzen ari zirelako. Adibide bat ondorengo datuak ematen digu: une haietan Anaiek ezin zituzten beraien jantziak eraman eta sekularrez jantzita ibiltzen ziren. Ordea, eta nahiz eta egoera onena ez izan, La Salle Anaien eta "Legarra Echeveste" Fundazioaren artean, 1933ko irailean, kontratu bat sinatu zuten Andoaingo haurrei klase emateko lokal batzuetan, zeintzuk "Merkatu Plazan" zeuden.

Ikastetxearen lehenengo kronika 1933koa da eta ez da oso zabala, baina bi datu badakizkigu: herriko Apaiz-Parrokoak interes handia zeukan Anaiek klase emateko eta horretarako Kongregazioaren Goiko hierarkiarekin harremanak ezarri zituen eta, beste aldetik, Zumarragako Anaia Zuzendariarekin ere hitz egin zuen, honek eskola berri hau zuzen zezala eskatuz. Bi gestio sinple hauekin ikastetxe berriari hasiera eman zioten, hau da, kontratu berri bat sinatu zuten eta Komunitate berri bat sortu zuten, Andoaingoa. Gauzak horrela, irailaren hasieran lehenengo Komunitatea ezarri zen Lezier de Jesus zuzendariarekin eta Lotario Alfredo eta Juan Bernardo irakasleekin. Zumarragako Komunitatetan hilabete eta erdi pasatu ondoren, urriaren 18an Andoainera iristen ziren hiru Anai hauek eta bost egun beranduago, urriaren 23an, hain zuzen, ehun eta hogeita bederatzi haur ikasten hasten ziren Andoaingo eskola berrian.

Beste aldetik, "Legarra Echeveste" Fundazioaren ordezkaria ezin dugu ahaztu, Apaiz-Parrokoa, Joaquín Bermejo. Fundazio hau Andoainera 1735ean heldu zen eta lurraldeko herri guztietan gertatzen zen bezala, Andoainen ere herriko seme batek bere ondasun guztiak fundazio bati eman zizkion. Kasu honetan Eguzkitzaren maiorazko ondasunak Fundazioari eta Txiroen Mintegiari eman zizkieten. Bi mende haietan zehar Fundazioak gorabehera larriak zian zituen, baina 1933an apaiz-parrokoak beste norabide bat eman nahi izan zuen eta elkarte berri bat sortu zuen "Larramendi Herriko Kulturaren alde Elkartea". Behin elkarte hau sortuta, profesionalaren bat behar zuten eskola bihurtzeko eta une hartan apaiz-parrokoaren lana hasi zen.

Andoaingo egoera eskolarra, beste herritan gertatzen zen bezala, ez zen egokiena izan, hau da, haurrak herriko zentrotik oso urrutik bizi ziren edo udalaren parte hartzea ez zen onena. Une hartan Andoaingo populazioaren hazkundea orekatua zen, 1900 urtean 2.866 biztanle zituen eta 1930ean 3.710, beraz, egoera eskolarra mantentzen zen. Ideia bat izateko ikasle baten hitzak aipatuko ditugu:

"Andoaingo Lehenengo Hezkuntzaren egoera eskolarra holakoa zen: lau eskolak ziren, hiru nazionalak, Udalaren azpian, alondegiaren goian eta Etxeberrian, eta laugarrena, Udalarena zena eta Kaletxiki kalean zegoena, "Hijas de la Caridadekoek" kontrolatua. Klaseak bananduak zeuden, mutilentzat eta neskentzat eta astelehenetan hasten ziren eta larunbatetan bukatzen ziren. Klaseak "unitarioak" ziren, hau da, adin desberdintasuneko umeak nahasten zituzten, zortzi urteetatik hamalau urtetara, ikasle azkarrak "atzeratuen" ondoan (...). Beste leku batean klase partikularrak existitzen ziren eta ikasle batzuk joaten ziren, alegia, eskolan jasotzen zuten irakaskuntza nahikoa ez zelako edo ez zutelako nahi atzeratuak geratu".

Testuinguru honetan ikasle gutxik Lehenengo Hezkuntza gainditzen zuten eta gainditzea lortzen bazuten zeuzkaten aukerak mugatuak ziren. Beraz, dirudun familien haurrak bakarrik Donostiako institutura, eta jarraian unibertsitatera, joaten ziren. Beste kasu batzuetan haurrek Mintegietan edo Kongregazio erlijioso batean bukatzen zuten. Nesken kasuan zerbait antzekoa gertatzen zen, alegia, lekaimetxe batera joaten ziren edo Irakasle eskolara joaten ziren zorionekoenak. Beste batzuk "Algodoneran" lan egiten zuten. Lantegi honetan lan egiten zuten gehienak emakumeak ziren, edo etxean geratzen zirenak, nesken gehiengoa, etxeko lanak egiten.

Beste ikasle baten informazioak irakaskuntzaren edukiak ematen dizkigu. Ikasle honen iritziz "ikasketak murriztuak ziren eta beraien gauzatzea irakaslearen gaitasunaren arabera zen. Irakurketek eta idazketek lehentasuna zeukaten beste edukien aurrean. Jarraian "lau arau ospetsuak, hau da, gehiketak, kenketak, biderketak eta zatiketak". Gramatikak, ortografiak eta kaligrafiak, beste adibide batzuk jartzeagatik, lehentasunezko beste postu bat hartzen zuten (...) kaligrafiaren kasuan, aurkezpen-gutun pertsonala bihurtzen zen (...) beste irakasgai bat oso garrantzitsua Marrazketa zen, zeinek hirukiak, laukiak eta abar, formula batzuen bidez, eskatzen zituzten" ... baina Anaien iristeak egoera hura goitik behera aldatu zuen eta, hasteko, datu berri bat eman daiteke: Anaien iristearekin matrikularen hazkundea nabaria izan zen eta irakaskuntzaren beste eredu batzuk ezarri zituzten.

Dagoeneko eskola martxan zegoen, Gurasoen Elkarteak ikastetxearen ardura hartu zuen eta kudeaketa ekonomikoa beraien eskutan geratu zen. Hori dela eta, ikasleek kuota bat ordaindu behar zuten ikasteagatik, 3, 4 edo 5 pezeta, etxeko ekonomiaren arabera eta, beste aldetik, kide babesleen kuotak ere jasotzen zituen. Ikusten dezakegunez, Andoaingo ibilbidea "ispilu" bat zen beste zentrorekiko, baina 1934 urtean martxa ideal honek bi gertakizun larri izan zituen eta "ispilua" haiekin desagertu zen, hau da, 1933/34 ikasturtean "sukar eskarlatinak" 12 biktima sortu zituen bost urte adineko haurrengan eta 1933/34 ikasturtea ixtear zegoenean, mediku ikuskatzaileak Andoaingo eskola guztiak itxi zituen. Beste aldetik, 1935ean, diplomak entregatu ondoren eta "Legarra-Echeveste" Fundazioaren berrehun urteurrenarekin bat etorriz, agintariek, Apaiz-Parrokoak eta Alkateak, beste batzuen artean, eskolari beste bultzakada bat ematea proposatu zuten. Erabaki hau saio publiko batean hartu zuten eta pertsona asko joan ziren parte hartzeko "helburu batekin: Mintegi isolatua berreskuratzea eta han bertan eskola berria eraikitzea". Horretarako Batzorde bat izendatu zuten eta elkarrizketa batzuk egin ondoren Gotzainarengana abiatu ziren, honek baimena emateko lursailak saldu behar bazituzten. Lursailak eta Mintegia, Elizarenak ziren eta azken honek su hartu zuenean Mutrikura bidali zuten, Saturraranera hain zuzen ere.

Behin Gotzainaren jarrera ikusita, etorkizuna erakargarria ikusten zen. Leoncio Arbelaitz jaunak, arkitektoak, plano batzuk diseinatu zituen eta tramite batzuk egin zituen salmentarako. 1935eko urriaren amaieran proiektua martxan zegoen, aurrekontua 80.000 pezetakoa zen eta balioztatzea 20.000 pezetakoa. Gasteizen "Cabildo Catedraliciok" baimen eman zion egindakoari eta azaroaren 22an Ministeriori salmentaren baimena eskatu zion. Ordea, une hartatik Gerra Zibilaren hasiera arte saio guztiak atzeratu ziren eta 1941era arte berrikuntzaren konponketak ez ziren hasi, zeintzuk 1943an bukatu ziren. Beraz, garai honetan klaseek leku berdinean jarraitu zuten eta Anaien Komunitateak etxebizitza bat izan zuen, ordea, honek ez zituen baldintza minimoak betetzen, Anai Ikuskatzaileak errepikatzen zuen bezala "Historikoetan".

Gerra Zibila ez zen bereziki bortitza izan Andoainen, baina familia batzuk, soldadu faxistengatik jarraituak, kostaldera joan behar ziren eta Anaiek gatazkaren bat izan zuten. Lehenengoa abuztuaren 12an gertatu zen, ""los rojos-ek" ihes egiten zutenean Kuartel Orokorra eskolaren beheko solairuan ezarri zuten eta bigarrena Joaquín Alberdi Anaiak argazki bat auzokide batzuei, kostaldera abiatzen zirenean, atera zien. Anaiak argazki kamara atera bezain laster "rojos"-ek inguratu zuten eta kamioi batera, milizianoz beteta behartu zuten igotzera. Komunitatean ere Ignacio Olabeaga Anaia zegoen. Hau nazionalista hutsa zen eta gertatzen ari zenaz konturatu zenean, mendien zehar Zarautzera abiatu zen". Beste Anaiak atxilotuak izan ziren eta herriko jendearen oniritzia jaso zuten. Azkenean kamioia Donostiako Gobernu Zibilera heldu zen eta aitorpena egin ondoren askatuak izan ziren.

Dakigunez, soldadu faxistek berehala hartu zuten Gipuzkoa eta lehenengo neurri errepresiboak ezarri zituzten. Haien artean Apaiz-Parrokoari ezarri ziotena, zein atxilotu zuten eta Ondarretako espetxera eraman zuten. Honi epaiketa egin ondoren absolbitu zuten, baina apaizak erbestera abiatu zen. Bere ordezkapena egitera Rosendo Recondo parrokoa heldu zen, baina honek eta Anaiek ez zuten akordio egoki bat lortu parroko berriaren proposamena ikusi ondoren. Honek, ikasleek klaseak utzi zitzatela proposatu zuen eta klase horien ordez, eskolako ordutegian, Katekismoa ikas zezatela. Joaquín Alberdi Anaiak bazekien zerbait gertatzen ari zenari buruz eta herrian geratzen bazen bazekien arriskuan zegoela, ondorioz, erbestera joan zen, lehenengo Frantziara eta beranduago Ameriketara. 1937 ikasturtetik "normalizazioa", hau da, ikasleak eta Komunitatea berreskuratu zuten eta aldaketa batzuk egin ondoren "abentura" berri bat hasi zen.

Ikastetxe hau 1945etik lanbide heziketari, nagusiki, zuzenduta izan zen. Ikusi dugun bezala, lehenengo urtetan Lehenengo Hezkuntza irakasten zuten, ordea, Gerra Zibila ondoren irakaskuntza birplanteatu zuten eta eredu honekin hasi ziren. Horretarako konponketa batzuk egin behar zituzten Mintegi zaharrean eta, bide batez, urte hartan indarrean jarri zuten Legeari "hutsune" bat egin zioten, esate baterako, zentro honek legearen ondorioz "Milagrosa" ikastetxearekin bat egin zuen. "Milagrosa" ikastetxea "Hermanas de la Caridad-arena" zen eta ikasle batzuk zituen, beraz, egoera honek egonkortasuna eman zion ikastetxe berriari eta horrela jarraitu zuen 1990ra arte. Une honetan beste ikastetxe batekin bat egin zuen, "Madre Cándida" ikastetxearekin, zein "Hermanas de Jesús-ena" zen. 1990tik ikastetxea behin betiko garapen-hasiera hasi zen eta unea aprobetxatu zuten beste izan bat emateko zentroari: La Salle-Berrozpe, nahiz eta zentroaren titularra "Legarra-Echeveste" Fundazioa izan. Bigarren garai honetan 1970ko erreformak eskaintzen zituen irakaskuntzak ikastetxeak bete zituen eta gauza bera errepikatu zuen LOGSE indarrean jarri zutenean. Hori dela eta, La Salle-Berrozpe ikastetxeak Haur Hezkuntza, Lehenengo Hezkuntza, Derrigorrez Bigarren Hezkuntza, Batxilerra eta Lanbide Heziketaren irakaskuntzak onartzen zituen.

Ordea, suposa dezakegunez, errealitate hezitzaile hauek ikasleriaren hazkundea ekarri zuen eta, zorionez, nesken eransketa zentroari. Logikoki, ikasleriaren hazkundeak irakasleriaren hazkundea eskatzen zuen eta beste zentro lasaliatarraren jarrera jarraituz, Anaiak pixkanak-pixkanaka desagertzen ari ziren eta haien ordez irakasle sekularrak sartzen ziren, batez ere, emakumeak.

Eskola honen jatorria lantegi batean aurki dezakegu. Aspalditik Andoainen "Ofizio Eskola" bat zegoen, baina Gerra Zibil bukatu ondoren lantegi bihurtu zen, Labher (Laborde Hermanos) lantegia.

Andoaingo lekuko batek aipatzen zuen bezala "Gerra Zibilak ondorio larriak utzi zituen eta lantegietan ez zegoen eskulanik eta gutxiago eskulan espezializaturik. Batzuei soldaduska luzatu zieten, beste batzuk espetxean zeuden, beste batzuk elbarri geratu ziren, beste batzuk "Langile Batailoian" zeuden eta beste batzuk ... hil zituzten. Laburbilduz, hemezortzi urtetik hirurogeita hamar urtera ez zegoen jenderik. Haiek mundu laboraleko eta sozialeko absente apartak ziren eta geratzen zen gaztediak ez zuen prestakuntzarik izan". Testuinguru hartan Anaiek pauso handi bat eman zuten Lanbide Heziketaren alde. Lehenengo Hezkuntza kontrolpean zeukaten eta artean Lanbide heziketaren unea heldua izan zen. Gauzak horrela, 1946an Aprendiz-Eskola martxan zegoen.

1945eko urriaren 15ean Aprendiz-Eskolak bere ibilbideari hasiera eman zion beste izen ospetsu batekin "Ofizial Industrialeko Heziketa Eskola". Honek espezialitate batzuk zituen: "Egokitzaile", "Tornulari", "Fresatzaile" eta "Delineatzaile Industriala". Ordea, hasi baino lehen Udaletxean bilera bat antolatu zuten eta bilera hartan ondorengoek parte hartu zuten: Anaia Ikuskatzaileak, Anaia Zuzendariak, Patronatuko Batzordearen parte hartzaileek eta Gasteizeko bi ordezkarik. Efektu administratiboetara, eskola honi "Arte eta Ofizio Eskola" deitu zioten, baina herrikoek Aprendiz Eskola deitzen zioten. Horrela, oinarriak ezarriak zeuden etorkizunerako: mundu laboralean gazteen murgiltzea eta Tolosaldean eta Donostialdean lan egiten zuten gazte prestatuei beste aukera bat eskaintzen zien.

Beste aldetik eskola hau, La Salle Kongregazioan existitzen ziren eskolen artean aitzindaria izan zen. Garai hartan Estatu espainiarrean horrelako bost eskola zeuden: "EL Asilo del Sagrado Corazón", "Manlleu", "Los Corrales de Buelna", Zumarraga eta Andoaingoa.

Hasiera hauetatik zentroak Lanbide Heziketa kontsolidatu zuen eta Ministerioaren oniritzi guztiak jaso zituen. 1960an Oinarrizko Batxilerra zeukan eta 1968tik Lehenengo Hezkuntza, Oinarrizko Batxiler eta Ofizialtza ematen zituen.

La Salleko beste zentro batzuetan bezala 60. eta 70. hamarkadetan La Salle-Berrozpek salto kualitatibo eta kuantitatibo garrantzitsuak ezagutu zituen. Angel Garate, zentroaren zuzendaria 1969tik 1978ra arte, Anaiaren testigantzak aipatzen digunez, proiektuarekiko zeukaten konfiantza handia zen. Gainera, erronka berri batzuk zeuzkaten, alegia, eskola nazionalen konpetentzia edo Salesianotzarren Lanbide Heziketaren konpetentzia. Egoera berri horiei aurre egiteko lasalianotarrek bidaia batzuk Madrilera egin zituzten baimen desberdinak eta diru-laguntzen bila.

Bigarren garai honetan zentroaren bi eransketa haiek, "Milagrosa" ikastetxearena (Hijas de la Caridad) eta Berrozpe ikastetxearena (Hijas de Jesús) ondorioak izan zituzten ikastetxearen ibilbidean. Gauzak horrela, bi eraikin berri egin behar izan zituzten: bata Lehenengo Hezkuntzarako eta bestea Lanbide Heziketarako. Ondorioz, zentroak matrikularen hazkunde izugarria jasan zuen eta, beste aldetik, dagoeneko laurogeigarren hamarkadan, euskalduntze prozesua hasi zen eta lehenengo irakaskuntzak euskaraz hasi ziren.

Oniritzi ofizialak eta egoera eskolarra berriak diru-laguntzaren politikari sarrera ematen zioten, nahiz eta, orokorrean eta "Historikoek" islatzen zuten bezala "kontuen egoera, egokia da". Laurogeigarren hamarkadan diru-laguntzak Eusko Jaurlaritzatik iristen ziren eta lehenengo aldiz, euskalduntze prozesuak diru-laguntzak jaso zituen, irakasleak euskaraz klasera joateko, Oinarrizko Orokor Irakaskuntzak diru-laguntzak izateko eta, baita ere, Lanbide Heziketarako. Politika hau, diru-laguntzarena, nahiz eta ona izan ikastetxerantz, bere arazoak ere sortu zituen, 1985ean gertatu zen bezala "izugarrizko atzerapenak pairatu zenean". Anaien iritziz, politika diskriminatzaileengatik zen, hau da, Anaien iritziz Eusko Jaurlaritzak ikastolak babesten zituzten eta beste zentro pribatuei ez zien kasurik egiten. Gainera, urte hartan, ez ziren soldataren hobekuntzak izan. Ordea, urte berriarekin, 1986an "kontratu berri batzuk sinatu ditugu Eusko Jaurlaritzarekin eta oso erakargarriak izan dira, batez ere Haur Hezkuntzan eta Lehenengo Hezkuntzan, aitzitik, Lanbide Heziketan ez dira hain onak izan". Egoera berri honek Anaiei kezkatzen zitzaien "Lanbide Heziketaren kuota bikoiztu, hirukoiztu eta, nork daki, agian laukoiztu behar zutelako". Aldi berean, Eusko Jaurlaritzak "mailegu leunak" sortu zituen konponketetarako eta ekipamendurako, baina gorabehera politikoek beti aztarnak uzten zituzten Hezkuntzaren arloan eta, kasualitatez, une hartan sozialistak Eusko Jaurlaritzan sartu ziren eta Hezkuntzaren arloan beraien ordezkariak jarri zituzten. Egoera berri honek istiluak sortu zituen Anaien eta sailburu berrien artean, baina, zorionez, egoera bideratu zuten eta hurrengo ikasturtean harremanak konpondu ziren, egoera ekonomikoa konpondu ez zuten arren. Irakurleak pentsatuko du, baina hau posible al da? Dirudienez, bai. Harremanak konpondu ziren, baina egoera ekonomikoak bost milioiko defizita aurreikusten zuen, nahiz eta diru-laguntzak leku guztietatik jaso, Eusko Jaurlaritzatik, gurasoen kuotetatik, Foru Aldundietatik, une hartan enpresei ikastaroak ematen zizkielako, eta Udaletik, urte hartan diru-laguntza txiki bat eman ziolako ikastetxeari. Berriz, hurrengo urtean egoera ekonomikoa orekatu zen bi kontuei esker: Udalak diru-laguntza gehiago eman zuen eta enpresentzako ikastaro antolatuak hasi zirelako.

Baina desoreka handia 1992an gertatu zen. Ariketa ekonomikoa bukatzerakoan Anaiek hemezortzi milioiko defizita aurkitu zuten, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak diru-laguntzak eman eta Mekanika, Elektrizitate eta Administratiboko sailek murrizketak izan eta inbertsioen arloan ere murrizketak izan. Gainera, egin zituzten konponketak beharrezkoak izan ziren eta langileen soldatak erregularizatu gabe geratu ziren. Gauzak horrela, ikastetxeak hamabost milioiko mailegu bat eskatu zuen, baina hurrengo urtean Galdaragintza hasi zen eta horretarako Eusko Jaurlaritzak hamazazpi milioi pezeta eman zizkion eskolari. Aldi berean berrogeita hamar milioi pezeta gehiago jaso zuen ikastetxeak ekipamenduetarako.

1945ean, Aprendiz-Eskola sortu ondoren, Lanbide Heziketa finkatzen joan zen eta lurraldeko erreferentzi zentro bihurtu zen. Hori dela eta, 1995ean Urre-ezkontzak ospatu zituztenean Gipuzkoako Gotzainak, José María Setienek, eta Inaxio Oliberik, Eusko Jaurlaritzatik sailkideak, hitzaldi bat eman zuten. Haiekin ikastetxeko zuzendaria, Mikel Balerdi, La Salleko Probintziala, Juan Jose Brunet, eta Jesus Mari Arrieta eta Xabier Egaña Anaiak, zeinek oroitzapenezko monumentua egin zuen, izan ziren. Ekitaldia burutzeko Orfeoi Donostiarra kontzertu bat eman zuen San Martin de Tours elizan.

Beste ekitaldiak urrian, azaroan eta abenduan ospatu zituzten. Hauen artean hitzaldi batzuk izan ziren eta panel bat antolatu zuten. Panel hartan ikasle ohiek, zeintzuk momentu hartan politika, kultura edo kirolaren arloan zeuden, parte hartu zuten. Euskaldun mitoei buruz beste erakusketa bat antolatu zuten, ibilaldiak Andoaingo basoetatik eta kirol aste bat.

Egia esan, zentroak izugarrizko ospea zuen garai hartan eta Erabateko Kalitate Planean murgilduta zegoen, lurraldeko beste zentroek egiten zuten bezala, eta bere eskaintza eskolara zabala zen, maila guztiak ematen zituztelako B eta D ereduetan, Haur Hezkuntza, Lehenengo hezkuntza Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxiler, LOGSE, Ziklo Hezigarriak eta Berme Sozialeko Programak.