Lexique

kurrea-kurrea-kena

Neskek elkarri eskutik heldu eta korroa osatzen zuten, bakarra haien atzetik libre geratzen zen bitartean. Hark "Kurrea-kurrea-kena..." esaten zuen ozenki eta jolaskideek "ttunttunena" erantzuten zioten. Bakarrik eta libre zebilenak, gutxien uste zenean, korroko bati kolpetxo bat ematen zion bizkarrean eta hura berehalaxe abiatzen zen haren bila korroa utzita. Atzetik segitze hori korroaren barrutik zein kanpotik egiten zen. Harrapatzaileak iheslariari eskua ezartzen bazion, batak bestearen lekua betetzen zuen eta jokoak jarraitu egiten zuen. Baina korrokoek jarritako denboran ez bazuen harrapatzen, bi neska horiek beren lekura itzultzen ziren eta jokoari berriro hasiera ematen zitzaion. (Gaintza)