Lexique

kuriketa

Joko honetan zeinek bete behar zuen jakiteko, jokalariak bi taldetan banatu eta elkarren artean tarte jakina utzita, taldeetako parte-hartzaile banak "hanketan" egiten zuten; aurkakoa zapaltzen zuena kanpoan geratzen zen eta zapalduak, aldiz, berriro egiten zuen "hanketan" egokitzen zitzaionarekin. Azkena zapaldutakoa geratzen zen "betetzen" eta horrek gainerakoen bila abiatu behar izaten zuen. Aurkitutako lehena "betetzen" jartzen zen eta horretarako horma ukitu eta "korte" esan behar izaten zuen. Neska-mutilak aritzen ziren kuriketan eta neguko jolasa eta etxe barrukoa izaten zen eskuarki. (Udabe)

Zenbait aldaketarekin jolas hau Igoa, Ihaben, Albiasu eta Allin ere egiten zen.