Lexique

kukuta

Joko honetan paretari begira nor geratu erabakitzeko korroan jartzen ziren, eta kantariak banan-banan seinalatuz hau esaten zuen: "Gaztaina-gora-behera-txipitin-txapatan-fuera". "Fuera" egokitzen zitzaiona korrotik kanpora ateratzen zen, eta eragiketa hori behar adina aldiz errepikatzen zen, harik eta neska edo mutil bakarra geratu arte. Halakoa "kukutan betetzen" geratzen zen eta paretari begira zenbatzen hasten zen, aldez aurretik erabakitako zenbakiraino, jolastokiari bizkarra emanez. Behin zenbatu eta gero, lagunak bilatzen ahalegintzen zen eta bat ikusi bezain laster horma, zuhaitza, harria eta abar ukitzen zituen aurkitutakoaren izenarekin batera "sapo" esanez. Adibidez, Mikel ikusten bazuen, "Mikel sapo". Gordeta zegoenen bat atera eta toki jakin hori ukitzen bazuen, "kukutan betetzen" ari zenaren izena eta ondoren "sapo" esanez, jokoari hasiera ematen zitzaion berriz, eta horrela "kukutan betetzen" ari zenak bertan jarraitu behar zuen. (Leitza)