Lexique

kukumikuka

Joko honetan, zotz eginda aukeratutakoak, besoz begiak estali eta hau esaten zuen: "Kuku miku, kuskunde, zahagia bete domina. Purgatorio salbatorio, gorde zarete. Bule". Erretolikak zirauen bitartean, jolaskideak ezkutatu egiten ziren eta "zigortuak" ikusi ahala, haien izenak esan eta kantaturiko tokira eramaten zituen. Baina bila ari zen bitartean gordetakoren batek preso zeudenak ukitu eta "tximilikorte" esaten bazuen, denak libre geratzen ziren jokoan jarraitzeko. (Aia)