Lexique

kukullero

Zuberoako maskaradako pertsonaia. Hamar-hamabi bat izan ohi dira, nahiz eta kopuru finkorik ez dagoen, eta bi ilaratan dantzari joaten dira. Zamaltzainaren antzeko koroa eta makila bat izaten dute eskuetan, dantza-garaian elkarrekin gurutzatzen dutena. Orain burutako zuria, zamarra gorria eta praka zuriak eta eskuan zintaz apainduriko bastoitxoa erabiltzen dituzte.