Lexique

konkordun

Goizean goiz konkordun batekin (edo ermainudun batekin) topo eginez gero zorigaitzen bat gertatzen da. Orduan burdinazko zerbait eskuztatu behar izaten da zori txarra aldentzeko.

Konkordun baten ondotik igarotzean eta hura ohartu gabe eskuaz bizkarra ukituz gero, zerbait zori onekoa etorriko dela uste izaten da.