Lexique

kolpe

Herri-medikuntzaren arabera, zartada edo kolpe baten ondorioa sendatzeko asun batzuk zanpatu behar dira mailuaz, hotzean, harik eta zukua atera arte. Gero pertsona baten pixarekin nahastu eta mihise bat bustitzen da isurkari horrekin eta zartakoa hartu duen gunean uzten da.

Ehun gramo berbena-belar hartu eta beste ehun plantila-belar; laurogei gramo iodo-belar, berrogeita hamar pasmo-belar, eta beste hainbeste argizari eta, azkenik, hogeita hamar gramo oilo-gantz eta hirurehun eta berrogeita hamar gramo olio fin. Dena zartaginean berotu, iragazi eta hoztu behar da.