Lexique

koilara

Zurezko bi koilara arrunt (askotan ezpelekoak) erabiltzen dira perkusio-tresna gisa. Kantua erritmikoki laguntzeko erabili dira, mahai inguruan izaten diren festetan bereziki. Bi koilarak parean eta bizkarra emanez, esku batean harturik, hatz erakuslea bien artean jarririk, izterraren eta gainean jarritako beste eskuaren kontra joz, astinduz, jotzen dira.