Lexique

kirikoketa

Txalapartaren antzera, euskarririk gabe eta lurretik isolaturik jartzen da ohol bat. Sagarra jotzeko bi mazo, gutxi gorabehera metro eta erdi luze dena eta zurezko bi mailu behar dira. Bi jotzailek, zutik, bakoitzak mazo bana harturik, bertikalki ohola kolpatzen dute. Hirugarrenak, belaunikaturik, mailuekin jotzen du. Hiruren artean konpas moduko buelta edo ziklo bat osatzen dute kolpe bana joz (ko-ke-ta).