Lexique

kilikalaska

Nafarroako Sakana bailarako herrietan eta Arabako iparraldean orain dela gutxi arte bertako haurrek erabili duten hots-jostailua. Astrakal-kardentxa landarea lehortzen denean, lore-buruak kendurik, hiruhortzekoa egiten da. Landarearen beste adar-makila bat hartu, erdian zulo bat egin eta hiruhortzeko erdiko hortzean trabeska sartzen da. Hiruhortzekoaren kirtena bi eskuen artean harturik, alde batera eta bestera jirabiran jartzen da. Orduan, sartutako makilak alboetako hortzetan jotzen du eta hotsa ateratzen du. Udazken aldean, landare hauek lehortzen direnean egiten dira eta hori bera izaten da jotzeko garaia.