Lexique

kaxa

Diametro zabala eta altuera txikia duen metalezko kaxa zilindrikoa. Larruzko edo bestelako bi partxe tenkatu ditu. Hotsa aldatzeko eta handiagotzeko, atzealdeko partxean tripazko soka edo bestelako bordoia izaten du. Bi makilarekin jotzen da, konplexutasun handiko erredoble eta joko erritmikoez, musika apaindu eta aberastuz. Musika banda eta txaranga/fanfarre gisako taldeetan ere erabiltzen da, erritmoa markatzeko eta musika-taldearen doinuak apaintzeko.