Chorales

Kantaka abesbatza

San Benito ikastolan, 2001ean, sortzen da Kantaka abesbatza. Garai hartako zuzendariak, Belen Maizak, eskolaz kanpoko ekintzen artean ikasleei aukera berri bat emateko asmo argi bat izan zuen, hots: abesbatza.

Horrela, 40 haurrez osoturiko haur abesbatza, Xanbe Txiki,eta ikasleen gurasoez osoturiko, Xanbe, bigarren abesbatza sortzea lortu zuen. Debora Herrero ordiziarrak hartu zuen bi abesbatzen zuzendaritzaren ardura.

Hasiera haietan helduen abesbatza talde txikia bazen ere, 15kidetatik 12 emakume eta 3 gizonezko, poliki- poliki, taldea hazitzen eta gorpuzten hasi zen. Horrela bada, hasierako Xanbe taldetik, 2005ean Kantaka abesbatza sortzen da.

Talde misto hau 33 abeslariz osatuta dago eta hasierako herri izaera izatetik bailara izaera izatera pasa da, zeren eta Goierriko hainbat herritako kidek osotzen baitute abesbatza: Lazkao, Ordizia, Beasain, Olaberria, Ormaiztegi, Gabiria, Segura, Ataun.

Errepertorio zorrotza eta anitza lantzea zen taldeak sorreratik ezarritako helburuetako bat eta horregatik lantzen ditu garai eta estilo ezberdinetako musika,nola obra profanoak hala erlijio izaerakoak ere. Gure folkloreari arreta berezia eskaintzen diote.

Zenbait proiektu bitxitan murgilduta ibili da taldea eta emanaldi berezi horiek, jende artean azaldu dituen aldiro, musika adituen kritika ezin hobea jaso dute eta publikoaren txalo zaparrada beroak saritu dute bere lan ona. Azpimarratzekoa da Zarzuela Gaua, hainbat aretotan eskainitako ikuskizunak lortutako arrakasta: Lazkaoko Arerian, Ordiziako Herri Antzokian, Beasaingo Usurben, Andoaingo Basteron, Soraluzeko Kultur Aretoan.

Bestalde, ezin aipatu gabe utzi, izan zuten kritika onagatik, Musikene (Euskal Erkidegoko Goi Mailako Musika Eskola)ko Ganbara orkestrarekin batera emandako kontzertu barrokoa.

Penintsulako geografian zehar hainbat lekutan ere eman dituzte kontzertuak, hala nola, Madrid, Arnedo, Bernedo, Cobañas, Gorliz, Asturias,...

Palmaresa: 2010ean, DV digitalaren Saria Zarzuela Gaua ikuskizunagatik; 2008an, "Villa de Avilés" Nazioarteko Lehiaketan, 3. Saria; 2007an, Errenteriako "Gabon Kanten" txapelketan 1go saria.

  • Kantaka [web oficial]. [Fecha de consulta: 21 de julio de 2014].
  • Kantaka. Federación de Coros de Gipuzkoa [Web]. [Fecha de consulta: 21 de julio de 2014].