Mutil-ardo taldeak urtean zehar arduradun izateko aukeratzen zituen bi gazteen izena; horretarako kartak bi aldiz banatu eta bateko urrea egokitzen zitzaienak izendaturik gelditzen ziren, baina gehienetan gazteek borondatez onartzen zuten kargua eta ez zen kartak banatu beharrik izaten. (Altzola, Aia)
