Lexique

ezkila

txintxarri.
joare.

Zenbait formatako metalezko ontzia da. Soinua ateratzeko ahoz behera erabiltzen da eta barnealdean zintzilikaturik mihi bat izaten du.  Euskal Herriko artalde eta bestelako animaliek lepotik zintzilikaturik eramaten dute. Beren hotsen bidez zeinenak diren eta non dauden jakiten da. Mota askotakoak daude, bakoitzak bere izen eta zeregin berezia izanik. Oso erabiliak dira inauterietako dantza eta desfileetan. Besteak beste, Nafarroako toki askotan Eguberrietako Errege-etorrera aurretik, haurrek zarata handia aterata herrian zehar erabiltzen dituzte. Zuberoako maskaradetan eta Lapurdiko inauterietan ere ezkilak erabiltzen dira. Baina famatuenak Nafarroako Ituren eta Zubieta herrietan inauterietan tresna hauek joz egiten diren martxak dira. Zanpanzar (inauteriarekin erlazionaturik dagoen Saint Pansart), Joaldunak (joareak dituztelako) eta Ttuntturroak (buruan eramaten duten txano luze eta konikoa) deitzen zaie. Bi lerrotan jarririk, martxa taldeko partehartzaileek, atzealdean, gerrian lotuta, bakoitzak bi ezkila handi, dunbak edo pulunpak daramatzate (Iturengoek bizkarrean beste bi ezkila txiki ere bai) eta guztiak batera ematen duten urrats bakoitzarekin joareak astintzen dituzte. Urrutitik entzuten da joaldun-talde honek duen martxa-erritmo iraunkorra.