Eskuak, txalo jotzean, soinu-tresna kontsideratu behar ditugu. Zenbait kantu eta dantzatan erabiltzen dira musikaren erritmoa markatuz. Adibide gisa, hor dauzkagu “Esku-dantza” izeneko dantzak. Horietan, dantzariak eskuak jotzen ditu, bere eskuak bata bestearen kontra eta beste dantzarien eskuen kontra.
