Gaixotasun honek izen asko ditu euskaraz: gingil, bolada, gangarabil, kirkil, maizandre, papera eta abar.
Eskrofulak kentzeko zenbait tokitan formula bat esatea proposatzen da, aldi berean gatzale edo artale bat boteaz, edota txanpon batekin gingila igurtzi eta hori bidegurutze batean uzten da.
Zamuka edo espartzu-lorea hartu San Joan goizean eguzkia irten baino lehen, eta ihartu eta gero, lore horiek bi txingarren gainera botatzen dira, zapi bat horien ketan berotzeko eta gero gingilen gainean ezartzeko.
