Lexique

erredura

Herri-medikuntzaren arabera, hara zer egin behar den erregunea sendatzeko: intsusa-adarra zuritu eta mintza labana batez kendu eta txikitu eta jarraian argizari pixka batekin frijitu oliotan. Ondoren iragazki batetik pasa eta katilu batera atera, eta erredura, hotzean, oilo-luma batez igurtzi ukenduaz.