Lexique

erraztto

Neska-mutilek eskutik elkarri heldu eta korroa eratzen zuten, erdian erratza zutik zeukatela. Talde osoa elkarrekin mugitzen zen erratzaren inguruan, eta halako batean, gutxiena uste zenean, norbaitek bultza eta erratza botatzen zuen eta halakoa kanpoan geratzen zen. Azkenean, bi baizik gelditzen ez zirenean, botatzen zuena suertatzen zen galtzaile. Urte guztiko jokoa zen, leku zelaietan egiten zena. (Muskildi)