Dantzan.com erakundearen eskutik.
Dantzari. Donostian jaio zen 1986. urtean.
Zazpi urterekin Thalia akademian hasi zituen dantza ikasketak Mentxu Medelen gidaritzapean. 1998an Ciudad de A Coruñako lehiaketan saria eskuratu zuen. 2001ean Gipuzkoako Foru Aldundiaren bekari esker Madrilera joan zen bere hezkuntza osatzera. Carmen Rocheren baletarekin aritu zen, 2004-2005 urtean Londresko Royal Ballet-ean ikasi zuen, eta talde horrekin bira egin zuen 2005ean Japonia eta New Yorken. 2005ean Scottish Balletean aritu zen, eta 2006an Frantziako Mulhouse hirian dagoen Ballet De L'Opera National du Rhin-en sartu zen. 2008an Ballets de Monte-Carlon sartu zen. 2011. urtean, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartearen Errebelazio Saria jaso zuen.
