Lexique

Domingillo

1830. urteaz gero Durangoko Inauterietan tarteka "Domingilloa" atera ohi zuten, baina soildua, urritua, zortzi zintako hagarekin. Berez, Domingillo izeneko hori monigote bat, txorimalo bat omen zen. Lehenago osorik ateratzen zen eta haga-buruan gizon irudi bat zeraman ikur gisa. Dantzariek zinta horiek gurutzatu eta askatu egiten zituzten. Domingillo eta Taraska antzinako Korpus Kristi prozesioan ikusten ziren, Euskal Herrian ez ezik beste herrialde batzuetan ere bai.