Herri-medikuntzaren arabera, erromeroa, anis-belarra, ziguina, asentsioa, gaztaina-adarra, San Joan loreak, San Joan lore horia, malbabiskoa, zinta-belarra, arrosak, lirioak eta azuzenak egosi San Joan egunean bedeinkatutako erramu edo ereinotzarekin. Gaixoak lurrunak hartu behar ditu. Guraizeak, orrazia eta orratz bat hariarekin gurutze erara ere jartzen dira ontzian, sorginek ez baitute horrelakorik onartzen.
