Lexique

danbor

Letoizko kaxa zilindrikoa eta larruzko bi partxe eta tenkatzeko sokazko sistema duen tresna, dultzainero-gaiteroekin gehien ikusi duguna. Bi makilarekin jotzen da. Askotan dultzaina-jotzailea edo gaita-jotzailea eta danborrariak osaturiko taldea ikusten bada ere, bi dultzaina-jotzaile edo gaita-jotzaile (duoa eginez) eta danborrari batek osatzen dute ohiko taldea. Danbor hauen hotsa handia izaten da eta jotzeko era oso apaindua, aberatsa eta entzungarria.