Concept

Cuerno (version de 2010)

Gehienetan behi edo idiadarrez egindako soinu-tresna. Puntaren muturra moztu eta luzetara zulo bat egiten zaio berez duen barruko tuturaino. Ezpainak bibratzeko, zuloari kanpoaldetik kono-enbor formako errebajea egiten zaio tronpeta arrunten aho-pita gisan. Adarrek ez dute tonu-aldaketarako zulorik izaten eta, oso musikalak ez badira ere, dei egitea izan da tresna honek izan duen eginkizun nagusia. Nafarroako herri batzuetan, adibidez, egunero biltzen zituzten etxeetako idi, behi, mando, ahuntz... ordaindutako abeltzainak larrera eraman zitzan. Honek, egunero, abiatzeko orduan, adarra jotzen zuen, abere guztiak atera zitezen eta etxeetatik biltoki jakin horretara joan zitezen. Txalaparta-joaldi bakoitzaren aurretik ere, adar handi batekin dei gisako joaldia egiten zuten. Antzina, txalapartaldi haietan, adar-jotzaile bat baino gehiago inguratzen zen. Sinonimoak: Turuta, Korneta.