Arroan buruko mina zutenak Ondarroako Antiguara eraman eta burua kanpaiaren barruan sartzen zitzaien, eta bertan gortu arte bezala kanpai hotsa entzuten edukitzen zituzten.
Oroko Andre Mariaren ermitan ere gauza bera egiten zen, Kredoa berrogei bider esaten zen bitartean.
Zeanurin eta Diman San Justoren ermitara eraman eta gaua pasarazten zitzaien
Aralarko San Migelen elizaren alboko hutsune batean burua sartu eta Kredoa berrogei aldiz esaten da buruko mina kentzeko.
