Lexique

bonbardino

Bueltetan bildurik metalezko kono-enbor formako tutua duen soinu-tresna. Mutur batean pita eta bestean hotsa handitzen duen kanpai gisako zabalgunea du. Tonu-aldaketarako hiru pistoi ditu eta hauek sakatuz aldatzen dira tresnak ematen dituen notak. Bonbardino-jotzaileak aspaldidanik aritu dira Euskal Herriko eskualde guztietako herri-jai eta festetan mota guztietako dantza eta doinuak jotzen. Folklore mailan, horrelako saio ezagunenak Lapurdi eta Nafarroa Beherako dantzetarakoak izan dira.