Lexique

boltxa-harri

Txerri edo urdearen "boltxa-harri" edo hezurrekin neskek egiten zuten jokoa da. Jokoa hastea egokitzen zitzaion neskak lau "boltxa-harri" jartzen zituen lurrean, azpikoz gora. Ondoren, lurrean eseri eta pilota botatzen zuen gorantz eta berriro hartu aurretik "boltxa-harri" bat irauli egin behar izaten zuen. Berriz gauza bera egiten zuen, harik eta laurak irauli arte. "Boltxa-harriak" behar bezala ez jartzeak edota pilota garaiz ez hartzeak txanda beste bati utzi beharra zekarren. Neska bakoitzak bere pilota erabiltzen zuen eta "boltxa-harriak" ere norberak apaindutakoak izan ohi ziren. (Baigorri)