Lexique

bolant

Luzaideko Inauterietan eta "Bazko Zaharretan" agertzen dira. Guztira hogeiren bat dantzari izaten dira eta zintzilikario apaingarriengatik bolantak deitzen zaie. Atorra xuri almidonduaz jantziak, paparraldea urrezko orratz, botoi, kate eta edergailuz apaindua erabiltzen dute. Bizkar-sorbaldetatik dilindan zetazko xingola luzeak belaunpeetaraino eta paparrean behera painelua izaten dute gerriko batekin soinari lotua.