Lexique

bizkar-jauzika

buruzkainka (Baigorri).

Mutilen jolasa zen eta bat eskuz oinak ukituz jartzen zen makurtuta, eta haren gainetik, eskuak bizkar gainean ezarriz, banaka salto egiten zuten jolaskideek. Jolasa errepikatu egiten zuten, makurtutakoak bizkarra gero eta gorago jarriz, eta saltoa gero eta zailago bihurtuz. Saltoan huts egiten zuena jokoz kanpo geratzen zen. (Baigorri)