Lexique

biolin

Erresonantzi kaxa eta masta edo kirtena zurezkoak dituen musika-tresna. Lau soka ditu eta soka hauek igurzteko arkuak zurdazko soka izaten du. Arruntek, zurdazko bi soka izaten dituzte. Gaur egun arrabitarekin nahasten bada ere, bi soinu-tresna desberdinak dira. Dirudienez, arrabita soinu tresna zaharrak zeukan funtzioa hartu zuen biolinak eta hortik etor daiteke geroago bi tresna hauek izendatzerakoan sortutako izen-nahasketa. Biolin-joleak XIX. mende arteko dokumentu zahar askotan agertzen dira ia gure lurralde guztietan. Euskal Dantzarien Biltzarraren argazki artxibategiko bilduman, besteak beste, mende hasierako Bizkaiko biolin-arrabitariak ikus ditzakegu. Hauek, bakarka, pandero-jotzailez lagundurik edo “tamborin” edo “salterio”arekin taldea osaturik agertzen dira. Baxenabarreko dantzetarako askotan erabiltzen zen mende honen hasieran. Gipuzkoan ere mende honen hasieran biolina jotzen zuten herrietako festa-ospakizunetan. Jotzaileek, inongo musikaeskolara joan gabe, belarriz ikasten zuten eta bertako kantu eta dantza-errepertorio herrikoia jotzen zuten.