Lexique

beste munduko

Izendapen hau ere erabiltzen zen hildako agertua, arima herratua eta abar izendatzeko. Beste mundukoak eta neskatoa:. Gauez ohean zegoela izeba eta ama pontekoa agertu zitzaizkion neskatoari zerura joateko meza baten beharrean zeudela esanez. Neskatoak ez zeukan dirurik, eta urtebete pasa eman zuen zerbitzatzen baserri batean, eta azkenean meza atera zuen. Meza horretara joan ziren guztiei hildakoek ur bedeinkatua ematen zieten. Neskak meza guztian aurrean eduki zituen hildakoak. Eliza uztean, berriz ere ur bedeinkatua eskainiz agurtu zituen. Neskari esan zioten: "Gu orain zerura goaz eta zuretzat ez da zerurik faltako, baina ez erabili harrokeria handirik".