Lexique

belarriko min

Herri-medikuntzaren arabera, belarriko mina kentzeko esnea irakiten jartzen da, ondoren kareharria goritu eta hartara bota, eta lurruna belarrian sartu.

Olioa epeldu eta zapi txuri txiki batekin bi tanta sartu belarri-zulo minduan eta zapitxoa bertan utzi.

Zenbait tokitan ur bedeinkatu tantak, lanpara-olioa eta abar ezartzen dira.

Arrakadak edo belarritakoak lehen aldiz ezartzean ez zoltzeko baraurik dagoenaren listuaz igurtzitzen dira belarriak.