Lexique

Bazaratoste

Gernikako Aratozteak Kinkuagesima aurreko igandean hasten ziren eta egun horri Bazaratoste izena ematen zitzaion. Gernikarrek landara irten eta txorizoa, arrautzak eta urdaia jaten zituzten, erromeria alaia eratuz. Aratozte domekan, hurrengo igandean, mozorrotu edo marrotu egiten ziren eta marro jantzita ibiltzen ziren. Aurreskua eta oilar-jokoa egiteko ohitura zegoen Gernikan Astearte Inauterian.