Herri-medikuntzaren arabera, haurra maindire handi batean bildu behar da, gero maindirea kendu eta zerriak lo egiten duen tokian haurra pixka bat jirabiraka erabili txerriaren kamainako zabor pixka batez pikorra igurtziz. Ondoren maindire berean berriz bildu eta biharamunera arte eduki, eta orduan garbitu haurra.
