Lexique

aurrogi

Hildakoaren emakume auzoak hartzen zuen izena, otarre batean buru gainean eta bertan bi kiloko ogia zuela gorpua elizara eramaten zuen segizioaren buru joaten zenak. Otarrea biribila izaten zen eta mantu beltz eta zuria izaten zituen gainean; ogia eta mantuak sepultura gainean ezartzen ziren eta elizkizuna amaitzean serorak jasotzen zituen.